Pele zendu da

Pele zendu da –

Edison Arantes do Nascimento zuen izena, baina “O rei Pelé” esaten zioten, askoren ustez munduan inoiz izan den futbolaririk bikainenetakoa, bikainena ez bada. 1940an Tres Coraçoesen jaioa, Brasilgo selekzioarekin hirutan irabazi zuen Munduko Kopa, 1958an, 1962an eta 1970ean. 82 urterekin zendu da, koloneko minbiziak jota.

Euskarazko WikipedianPele zendu da irakur dezagegunez, “futbolerako berezko bizkortasuna zuen: zelai gainean lasterra, bizia eta teknika trebekoa zen. Aurrelari aritzen zen maizenik, eta golak erraz sartzen zituen, bai urrundik eta bai gertutik (…). Brasilen jokatu zuen Santos futbol taldean, harik eta 1974an futbola utzi zuen arte. 1975. urtean ordea, futbolera itzuli zen, New Yorkeko Cosmos futbol taldearekin dirutza handiko kontratu bat sinatu baitzuen.

Futbol profesionalaren goleatzailerik onena da, 1.284 gol sartu baitzituen bere ibilbide osoan. Partida bakar batean sartutako gol kopururik handiena 1964an lortu zuen, 8 gol erdietsiz (Santos 11-Botafogo 0). 1959ko denboraldian 127 gol sartu zituen, inoizko markarik handiena”.

Futbol ibilbideaz gain, aipagarria da zinemagintzan ere aritu izan zela, eta ez edozelango lan batean, 1981ean John Huston zinemagile itzaltsuak zuzendu zuen “Escape to Victory” film entzutetsuan baino, zer eta Sylvester Stallone edo Michael Cainerekin batera.

 

Pele zendu da  Pele hil da

Zer duzu buruan “Pele zendu da”-ri buruz