Palestinaren gaur egungo egoeraz
Palestinaren gaur egungo egoeraz –
Jarduera hauek 2021eko urrian Israelgo Estatuak «terrorista» izendatu zituen Palestinako Giza Eskubideen sei erakunde garrantzitsuenen alde eta beraiekin elkartasuna adierazteko dira.
Datorren otsailaren 7an, GAUR, eta 14an, Paz con Dignidad y Sodepaz elkarteek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Lankidetzarako Euskal Agentziaren laguntzarekin, bi hitzaldi antolatu dituzte Palestinako egungo egoera azaltzeko. Bi hitzaldiak Donostian izango dira, 19:00etatik aurrera.
Otsailaren 7an
Arrupe aretoa (sarrera Garibay 19tik)
CAF, jaitsi zaitez Israelgo Apartheidaren Trenetik
Parte-hartzaileak:
• Eneko Calle, Kanpainaren Koalizioa.
• Santiago González, Comité de Solidaridad con la Causa Árabe (CSCA).
Otsailak 14
Koldo Mitxelena (Ekitaldi Aretoa)
Osloko akordioen oraina eta etorkizuna
Parte-hartzaileak:
• José Abu Tarbus, Nazioarteko Harremanetako soziologiako irakaslea.
• Amaia Elorza Arregi, abokatua eta ikertzailea.
Gainera, jarduera horiek kazetarien eta Badil Palestinako Giza Eskubideen aldeko erakundearekin (https://badil.org/) topaketa (mintegi) birtual bat egitea ere aurreikusten dute. Topaketa honek Palestinako apartheid- aren inguruan dagoen desinformazioari heldu nahi dio, komunikabideetan nagusi den kazetaritzako narratibak eta kontakizunak errealitatea islatzen ez dutelako.
Zoom plataformaren bidez izango da, otsailaren 14an, 12:00etan, eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan.
Jarduera hauek #StandWiththe6 hastag-a partekatzen dute, 2021eko urrian Israelgo Estatuak «terrorista» izendatu zituen Palestinako Giza Eskubideen sei erakunde garrantzitsuenen alde eta beraiekin elkartasuna adierazteko asmoz.
Palestinaren gaur egungo egoeraz Palestinaren gaur egungo egoeraz