Palestinarekin elkartasuna (mahai-ingurua)

Palestinarekin elkartasuna –

Palestinarekin elkartasuna (mahai-ingurua)Mundua suminez ikusten ari da Israelek Gazan egiten ari den ofentsiba. Baina munduak historia hurbilean aurrekaririk ez duen eraso honetan arreta jarri baino lehen, euskal lankidetzak eta Euskadiko GGKE-ek Palestinan egiten dute lan bertako gizarte-erakundeak babesteko, oinarrizkoak diren eskubideetara sarbidea bermatzeko (adibidez, hezkuntza, osasuna edo elikadura), edota giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzeko.

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak, Palestinan lan egiten duten GGKE-en laguntzarekin batera, mahainguru bat antolatu du. Han, GGKE-ek lankidetza arloan eta egungo larrialdi humanitarioa egiten duten lana ezagutuko dugu. Testigantza interesgarriek hartuko dute parte tragediaren neurria zein den ulertzeko.

.

Azaroaren 14an, 19.00etan San Telmo Museoan (Donostia):

  • Bárbara Ruiz, UNRWA Euskadi
  • Mohamed Farajallah, Euskadin bizi den aktibista palestinarra
  • Mónica Alonso, Mundubat Fundazioa
  • Xabier Madariaga, kazetaria eta EiTBko berriemaile ohia Jerusalemen

Aurkezlea eta moderatzailea: África Baeta, kazetaria

Streaming: www.santelmomuseoa.eus

.

Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia.

Palestinarekin elkartasuna (mahai-ingurua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude