Palestinako lurraren eguna
Palestinako lurraren eguna –
Palestinako Lurraren Eguna dela eta, GAUR martxoaren 30ean, 19:00etan, hainbat mobilizazio antolatu dira euskal hiriburuetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta CAF Jerusalem hirian eraikitzen ari den tranbia salatzeko:
- Bilbo (Areatza).
- Gasteiz (Andre Maria Zuriaren plaza).
- Donostia (Boulevard).
- Iruñea (Udala).
1976ko martxoaren 30ean, herri palestinarrak greba orokorra deitu zuen, Israelgo Estatuak etengabe bere lurrak lapurtu izana salatzeko. Armada Sionistak “Israelgo herritartasuna” zuten zazpi gazte palestinar hil zituen, 2.100 hektarea palestinar lurren konfiskazioa geldiarazteko manifestatzen ari zirenak, juduentzako koloniak eta entrenamendu militarrerako eremu bat eraikitzeko asmoz.
Herri palestinarraren aurkako kolonizazio, garbiketa etniko eta apartheid prozesua ez da eten ordutik. Gaur egun, 1976an bezala, Israelek palestinarren lurrak lapurtzen jarraitzen du, eta, horretarako, era guztietako azpiegitura militar eta zibilak erabiltzen ditu, hala nola Apartheid Harresia, legez kanpoko koloniak eta lege arrazistak. Palestinarrak bere lurretarako sarbiderik gabe geratu dira, eta milaka familia palestinarrek etxetik alde egin behar izan dute, baita Ekialdeko Jerusalemen ere.
Eta, horretarako, nazioarteko komunitatearen eta enpresa multinazionalen konplizitatea du Israelek. Euskal Herrian 3 urte daramatzagu CAF trenbideen euskal enpresak Jerusalem eta Israelgo legez kanpoko koloniak lotuko dituen tranbiaren eraikuntzan parte hartzearen aurkako kanpaina bultzatzen.
Palestinako lurraren eguna