Palestina askatu. Israel borrokatu, desnormalizatu, suntsitu
Palestina askatu –
Palestinarekin Elkartasuna plataformatik datorren maiatzaren 18an Irufiean antolatu dugun manifestazio nazionalaren berri eman nahi dugu. Aste horretan Nakba eguna gogoratuko da, Palestinar herriaren hondamendiaren sinbolo dena. Data berezi honen harira, Palestinako lurren okupazioaren amaiera, errefuxiatuen itzulera eta preso politiko guztien askatasuna aldarrikatu nahi ditugu. Hala ere, hutsala da helburu hauek irtenbide politikorik proposatu gabe mahaigaineratzea. Horregatik, guk Palestina osoaren deskolonizazioa eta, beraz, Israelen desagerpena aldarrikatzen ditugu, finkatutako helburuak erdiesteko ezinbesteko baldintza bezala.
Genozidioa guztion begien aurrean gauzatzen ari den honetan, eta Israelen partetik erasoak eskualde osoan areagotu eta zabaltzeko arriskua dagoenean, mendebaldeko Gobemuek entitate sionistaren krimenak babesten jarraitzen dute. Gainera, entitate kolonial hau legitimatzen saiatzen ari dira Palestinan ezarrita mantendu dadin, bai esplizituki babesa emanez, bai erdizkako kritikak eginez, eta baita “bi Estatuen irtenbidea” deiturikoa mahaigaineratuz ere. Irtenbide faltsu hau arrazista eta koloniala da, gauzatu ezina izateaz gainera.
Paradoxikoa da aurrerakoiak omen diren Gobernuek, PSOErenak kasu, Estatu palestinarra aitortzeko prestutasuna orain erakutsi izana, hain justu horrek gutxirako balio duen momentu batean, ez bada aurpegia garbitzeko. Ez badituzte Israelen kontrako zigorrak proposatzen, honen existentzia haien interesentzat onuragarria delako da. Izan ere, mendebaldeko potentzia inperialistentzat, NATO eta EB barne, entitate sionista ezinbestekoa da mendebaldeko Asian haien interesak bermatzeko.
Gure eginkizuna palestinar erresistentzia babestea, mendebaldeko gobernu, enpresa eta alderdien sionismoarekiko konplizitateak salatzea eta bi estatuen irtenbide faltsua borrokatzea da. Palestina inoiz aske izango bada, hau Israelen desagerpenaren bidetik soilik izango baita. Beraz, Palestinaren aldeko elkartasuna ezinbestean Israelen kontrako borrokari lotuta joan behar da.
Genozidioaren aurrean ez dago erdibiderik. Palestina osoaren deskolonizazioa, errefuxiatuen itzulera eta preso politikoen askatasuna lortzeko, Israel borrokatu, desnormalizatu eta suntsitu!
Euskal Herrian, 2024ko apirilaren 14a
Palestinarekin Elkartasuna Plataforma
Gauza bakar batean nago ados zuekin:
bi estatuen konponbidea gauzatu ezina da.
Beraz utikan hipokrisia eta kartak mahai gainean daudenez gero, good luck Palestine! Beharko dute eta.
Heldu berri dena Israel banda armatua delarik, eta bertako, Palestinako, populazioa lehenagotik delarik bere lurrean, batak bestea eragotzi nahi badu eta ez badute amore emango, jakina Zorte On Palestinarrentzat! Israelek badu nahiko lan bere buruaz, ea nola ateratzen den honetatik. Izan ere, orain daraman hilketa erritmoari eutsita ere, badu lan beste 50en bat urterako. Ez dezala aste bat bera ere gehiago iraun…!
Garbi adierazten duzue, Israel suntsitu nahi dezutela.
Israel ordea beraiek suntsitu nahi dituenengandik libratu nahiean dabil.
Bai, Palestina askatzea nahi dut, gorrito eta fanatismotik gorbernatzen duten atzaparretatik at.