Pablo Milanes hil da

Pablo Milanes hil da –

Pablo Milanes kantari kubatar ezaguna hil da, “Yolanda”, “Yo no te pido”, “El breve espacio en que no estás”, “Ámame como soy”, “Días de gloria”, “Éxodo” edo “La libertad” bezalako abestien sortzailea, troba berriaren aitzindaria Silvio Rodriguezekin eta Noel Nicolarekin 70. hamarkadan, eta Kubako ahots ezagunetarikoa dena.

Minbiziak eraman du 79 urterekin (Madrilen zendu da, 2017tik tratamendua jasotzen zegoen bertan). Bayamo-n jaioa 1943an, Lynn Milanés, Suylen Milanés eta Haydée Milanés abeslarien aita da. “Pablo” edo “Pablito” esanda kubatar guztiek badakite nortaz ari zaren… 60 diska utzi ditu, boleroa, kubatar musika tradizionala eta trobadore zaharrak erreskatatu zituen, Compay Segundo adibide, eta musika kubatarraren erreferentzia bilakatu zen munduarentzat bere ahots goxo eta interpretaziorako bere sena eta naturaltasun poetiko indartsuaz. 2006an Kubako Musikaren Sari Nazionala eman zioten eta 2 Grammy Latino irabazi zituen. 1988an Veneziako Nazioarteko Zinemaldian BSO onenari Golden Osella saria ere jaso zuen “Un señor muy viejo con unas alas enormes” lanagatik.

“Soy un abanderado de la revolución, no del Gobierno. Si la revolución se traba, se vuelve ortodoxa, reaccionaria, contraria a las ideas que la originaron, y uno tiene que luchar” (90.hamarkadan)

Aipa liteke, 1966an, Kubako orduko agintariek Unidad Militar de Ayuda a la Producción (UMAP) nahitaezko lan-eremu batera bidali zutena. La Habanara ihes egin ondoren, bi hilabetez kartzelaratu zuten “La Cabaña”n, eta, ondoren, zigor kanpamentu batera bidali zuten. Han egon zen 1967ko amaieran UMAP desegin zen arte.  (berria) «Trobadoreari bere garaiaren kronikagilea izatea dagokio». Aldarri ugari egin zuen Milanesek bere musikaren bidez. Iraultza politikoa gertatzeko aldarrikapena ez ezik, arrazismoaren, matxismoaren eta homofobiaren borroka ere izan zituen ahotan sarri. Hala, asmo argi batekin egin zuen urrats oro musika ibilbidean: musikarekin «elkar elikatzea» zuen desio. Maitasun eta Reboluzioaren musika, Kubatar kantautorearen ahots goxo, ezti eta konprometitua itzali da, baina bere abestien eta musikaren itzalak luze iraungo du. Milesker Pablo!

Txoria txori…

1973 – Versos Sencillos de José Martí
1975 – Canta a Nicolás Guillén
1976 – La Vida No Vale Nada
1977 – No Me Pidas
1979 – El Guerrero
1979 – Aniversarios
1982 – Filin 1
1982 – Acto de Fe
1983 – El Pregón de las Flores, Lilia Vera-rekin batera.
1983 – Años 1, Luis Peña-rekin batera.
1984 – Ao Vivo No Brasil
1985 – Linda y Leo
1985 – Comienzo y Final de una Verde Mañana
1986 – Años 2, Luis Peña eta Cotán-rekin batera.
1987 – Buenos Días América
1987 – Trovadores, Armando Garzón-rekin batera.
1988 – Proposiciones
1989 – Filin 2
1989 – Filin 3
1990 – Identidad
1991 – Canto de la Abuela
1991 – Filin 4
1991 – Filin 5
1992 – Años 3, Luis Peña, Cotán eta Compay Segundo-rekin batera.
1993 – Querido Pablo
1994 – Canta Boleros en Tropicana
1994 – Evolución
1994 – Igual Que Ayer, Caco Senante-rekin batera.
1994 – Orígenes
1994 – Plegaria
1995 – Si Yo Volviera a Nacer, María Felicia eta José María Vitier-ekin batera.
1995 – En Blanco y Negro, Víctor Manuel-ekin batera.
1997 – Despertar
1998 – Vengo Naciendo
2000 – Días de Gloria
2000 – Live from New York City
2002 – Pablo Querido
2005 – Como un Campo de Maíz
2005 – Líneas Paralelas, Andy Montáñez-ekin batera.
2007 – Mas Alla De Todo (Chuco Valdes-ekin batera)
2008 – Regalo
2008 – Feeling 6
2008 – Raul y Pablo (Raúl Torres-ekin batera)
2010 – Palacio Municipal de Congresos de Madrid (zuzeneko DVDa Chucho Valdes-ekin)

2011: Pablo y Lynn Milanés en concierto
2013: Renacimiento
2015: Canción de otoño (Pablo Milanés-José María Vitier)
2015: 50 de 22
2016: Flores del futuro (Pablo Milanés-Miguel Núñez)
2017: Amor (Haydée Milanés eta Pablo Milanés)
2018: Flor oculta de la Vieja Trova (Pablo Milanés-José María Vitier)
2019: Mi Habana (grabado en vivo DVD en el Teatro Karl Marx de la Habana, Cuba)
2019: Amor. Edición Deluxe (Haydée Milanés eta Pablo Milanés)
2019: Standards de Jazz

Pablo Milanes hil da

Pablo Milanes.com

Nire begietatik ...