Herri eta arlo batzarren bilkura Gernikan

Herri eta arlo batzarren bilkura Gernikan –

Herri eta arlo batzarren bilkura GernikanBiltzarre herri eta arloetako biltzarren eta erakunde burujabeen bilgunea da.

Helburua gure antzinako batzar eta kontzejuak berreskuratzea, estatu eta alderdi globalisten aurrean herriari dagokion boterea. Helburua demokrazia berreskuratzea da.

Azken urtetan ikusten ari gara nola herria eta ekonomia suntsitzen ari diren: inflazio probokatua, argiaren eta erregaien lapurreta, gero eta zerga eta bidesari gehiago, gero eta gastu publiko gehiago, gero eta langile gutxiago eta baldintza txarragoekin, autonomo, dendari eta enpresa txikien suntsiketa progresiboa eta zergarik ordaintzen ez duten oligopolioen alde etengabe, osasunaren suntsiketa (lehen mailakoa, hilkortasuna gehiko duten covid inokulazio arriskutsuak…), bertako demografiaren kontrako neurriak…

Eta guzti hori egiten diguten bitartean 2030 moduko agenda barregarria zabaltzen digute, gauza bat esan eta kontrakoa egiten dutelarik.

Horregatik, gure arbasoen antzera, herria antolatu behar gara eta erantzukizuna eta etorkizuna gure esku hartu!

Orain 750 urte Obanoseko Infantzoiek aldarrikatutakoa berresten dugu orain: Aberria aske izan dadin, herritarrek ere aske behar dute!

Parte har dezagun! Gure seme-alaben etorkizuna arriskuan dago!

Azaroaren 27an, Gernikan batzarrak bultzatzeko eta sarea egiteko prest gaudenok bilkura egingo dugu 10:00etan Astran. Ondoren, 13:00etan, herri honen  askatasuna iruditzen duen Gernikako Arbolaren ondoan aurkezpena egingo da.

 

Biltzarre

biltzarre@biltzarre.eus

Buirujabetzarako ekimenen bilgunea

3 pentsamendu “Herri eta arlo batzarren bilkura Gernikan”-ri buruz

  • Anitibakunei egurra!!!!

  • Ez duzue lotsarik, magufo alenak! Gure historia eta ohiturak zuen helburu konspiranoikoetarako erabiltzea ere!

  • Isekak eta anonimotasunean ezkututa: egin dutenen maila ederki erakusten digute.

    Fauci: barkatu baina ARN medikamentu bat (orain arte inoiz ez dituzte onartu oso arriskutsuak direlako) eta birus indargabetu bat duen txerto bat BEREIZTEN EZ JAKITEA zinez kezkagarria da. Eta sistemaren leloak euskeraz errepikatzen egotea (antibakunak) piskat irrigarri egiten da.

    Foruzale: Biltzarrek zuzenbide piriniarrari buruz ikastaroa antolatu zuen eta ikasten ari gara, asko, historia ikasten ari garen bezala, eduki genuen demokrazia berreskuratzeko. Baina, lehenengo heziketa ona eta errespetua berreskuratu behar direla dirudi.