Oroitzapenek kalte egin didate
Oroitzapenek kalte egin didate –
Euria ari du. Normalean, egun hauetan, “morriña“n sartzen naiz; batez ere, Buenos Aireseko egun euritsuak oso galizarrak direla uste dut. Horretaz gain, aita etorri zait ametsetan, orduan, egoera horretatik ateratzea zaila izango denez, gauza txiki batzuk idatziko ditut familiari buruz.
Nire ustez, pertsonok ez dugu odolean identitatea ekartzen, gure kultura baizik. Horregatik, gauza batzuk ikasten ditugu gure familietan ikusten, eta gure motxilan betirako eramango ditugu. Hizkuntzako adibide bat emango dut. Hemeretzi urterekin portugesa ikastera joaten nintzen. Behin, janariari buruz hitz egiten, “pêssego” (melokotoia) hitza agertu zen. Nik esan nuen “gaztelaniaz “pexego” antzeko hitza da”. Guztiek begiratu ninduten eta ezetz esan zidaten, Argentinan “durazno” baita. Orduan, etxera iristear, amari kontatu nion: “Mariana, mesedez, “pexego” galegoz da”. Noski, aita Galizakoa zenez eta ama Asturiaskoa denez, nire hizkuntzan gauza ezberdinak bizi dira elkarrekin.
Hizkuntzaz aparte, mundua irakurtzeko modua, jateko modua, erlazionatzeko modua eta abar ikasten ditugu, begiratzen bakarrik. Orain dela hamar urte, bakarrik bizi naiz. Momentu horretatik, hauetako gauza batzuk agertu ziren. Esaterako, arasa eta izozkailua beti janariaz beteta zeuden. Behin, galdetu nion neure buruari zergatik egiten nuen hori, beharrezkoa ez bazen. Amaren ama hil ondoren, amak gertatu zenari buruz kontatu ziguna burura etorri zitzaidan. Aita Argentinatik Asturiasera joan zen eta, pisuan zegoenez, armairu batean azukre, olio eta xaboi asko aurkitu zituen. Zergatik? Guda Zibila gertatu zen bitartean, ohitura hori hartua zuelako. Orduan, konturatu nintzenean zergatik gordetzen nuen hainbeste janari, gertaera honekin lotutako zerbait ikusi nuelako etxean. Momentu horretan, ohitura batzuk aldatu behar nituela pentsatu nuen, hortaz, bakarrik beharrezkoa zena erosten hasi nintzen.
Hala ere, hori ez da gauza bakarra elikadurarekin lotutakoa nire familian. Aitagandik ikasi nuen maitasuna adieraztea ezer esan gabe. Modu bat, nire familian, jakia oparitzea da, edo bazkaltzera gonbidatzea etxean. Hori gurasoengandik atera nuen, noski. Behin, amak kontatu zidan, aita zerbitzaria zenean, zahar batek postre merkeena aukeratzen bazuen, hark esaten ziola bere gustukoena aukeratzeko eta berak aldea ordainduko zuela. Badakit pasadizoa benetakoa dela, txikitan, Gabonetan, bakarrik egongo zen gizon bat gurekin afaltzera ekartzen zuelako. Ziur nago ohitura horiek bere bizipenekin lotuta daudela. Bere bizitzan denetik jan zuen, asko gustatzen zitzaiolako jatea. Normalean, bazkarietan, kontatzen zidan zer jaten zuen Guda Zibilaren garaian eta gero (1936an jaio zen). Zaldia eta katua jaten zituela esaten zidanean, ez zidan kontatzen tristurarekin, aitzitik. Baina, behin, malkoekin begietan (eta aitak ez zuen inoiz negar egiten), Buenos Airesen, azalorea ezagutu zuela esan zidan, txikitan, besteek botatzen zuten alde berdea jaten zutelako. Beraz, nire ustez, jakia maitasuna bihurtzen zuen.
Zergatik idazten ari naiz honi buruz? Batzuetan, eskertzen diet gurasoei irakatsi zidatena konturatu gabe. Gerrikoa estutzea beharrezkoa denean, badakit nola egin; eta dirua gutxi denean, badakit janaria gorde behar dudala. Esan behar dut, batzuetan, pentsatu gabe, katuek bere harrapakina erakusten amarekin egiten duten bezala, neuk ere amari kontatzen diot zer erosi dudan eta zenbat balio zuen. Hil honetan, diru gutxiago daukadanez, arasa bete nuen. Amari kontatu nioenean, barrez, esan zidan amona bezalakoa naizela. Honek mina eman zidan, baina ez amona bezalakoa izateagatik, Argentinan gudan ez gaudelako baizik.
Behin Dulcineak, Brasilgo lagunak, bizitzeko, leku bat lo egiteko eta janaria behar ditudala esan zidan. Beste gauza batzuk ez dira beharrezkoak. Agian, horregatik, ezin dut jasan jendea gosez eta kalean bizitzen ikustea, orain Argentinan gertatzen den bezala. Etxea, lana, hezkuntza eta osasuna eskubideak direlako; eta, apurka-apurka, batzuk eskubide horiek galtzen ari dira. Batzuetan, itxaropena daukat, nahiz eta Macrik agintzen jarraitzen duen. Beste batzuetan, gaur bezala, ez dakit zer gertatuko den gurekin. Agian, pentsatu behar dut, morriña-n sartuta nagoenez, ezin dudala argi ikusi. Agian, orain ezin dut beste ikuspegitik ikusi aita burura etorri zaidalako eta horrek triste jartzen nauelako. Beharbada euriagatik.
Nik Varelaren bertsioa aukeratuko nuke, Adriana Varela onena dela uste dudalako. Eta zuek, jakin gabe, aitari gustatzen zaiona aukeratu zuten: el Polaco.
Mila esker.
*zenuten (barkatu).