Bilboko udalaren erantzun bidegabea hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik

Bilboko udalaren erantzun bidegabea hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik –

Bilboko udalaren erantzun bidegabea hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik

Hizkuntz-Eskubideen Behatokiak, Arkaitz Zarragak egindako salaketaren harira.

Bilboko Udalak Arkaitz Zarragari hizkuntza-eskubideak urratzeagatik emandako erantzunaren harira, zera adierazi nahi du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak:

  • Lehenik eta behin, oso gogorra eta bidegabea egiten zaigu Bilboko Udaleko Udaltzainen Zuzendariak herritarrari erantzuteko idatzian erabilitako tonua.
  • Bestetik, gertaerak baloratzeko orduan desegokia iruditzen zaigu Udaltzainen buruak egitatetzat jotzea, “gizalege gabeko”, “zure kontakizuna ez dator bat egiaz gertatu zenarekin”, “jarrera oztopatzailea, beharbada, agentea emakumezkoa zelako” eta horrelako balorazioak egitea, hori horrela den ziurtatu gabe.
  • Erantzunean esaten denaren kontrara, hizkuntzaren gaia ez da bigarren mailako kontua. Bilboko Udaltzainen Agenteen jardun profesionalaren barruan badago ere herritarra berak aukeratzen duen hizkuntzan artatzea, begirunez jokatzea eta hizkuntza-eskubideak errespetatzea.
  • Behatokiak jasotzen diren kexek agerian uzten dute gertaera hau ez dela Bilboko Udalak euskal hiztunekiko duen jokabidean gertaera isolatu bat.
  • Bukatzeko, esan behar dugu euskaldun batek euskaraz hitz egiteko nahia azaltzen duenean ez duela inor izorratzeagatik egiten, euskaraz bizi nahi duelako baizik. Horrelako eta antzeko egoerek herritarrengan sortzen duten nahigabearen milaka testigantza ditugu.
  • Horrela, Arkaitzi bezala, gure babesa helarazi nahi diegu euskaraz bizitzeko ahaleginean indartsuagertzen diren guztiei.
Bilboko udalaren erantzun bidegabea hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik
Bilbo, euskara, hizkuntza-eskubideak, salaketa, Udaltzaingoa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude