Nork girotuko ditu orain Libiako dantzalekuak?
Nork girotuko ditu orain Libiako dantzalekuak?
Berrian irakurri dezakegun bezala, “Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak jakinarazi dutenez, gaur eguerdian Muammar Gaddafi koronela atxilotu dute Surt-en, bere jaioterrian, eta bi hanketan zituen zaurien ondorioz, hil egin omen da. Errebeldeek diote gorpua Misratako erietxe batera daramatela. Mahmud Shamman, Kontseiluko infomazio ministroak, baieztatu dio Gaddafiren heriotza CNN telebista kateari honek egindako elkarrizketan baina ez du informazio gehiagorik eman”.
Hala, 40 urte baino gehiagoko diktadura gogorraren amaiera ospatu dute libiarrek; baina, aldi berean, herriak eman duen DJ, kantari eta showman bitxi eta onenetakoa galdu dute. Nork girotuko ditu orain Libiako dantzalekuak?
Ez dakit non dagoen grazia: Gaddafi estatu buru legala zen, bai behintzat Espainiako Jaun Carlos Erregearen bezainbesteko legalitatearekin. Eta egia bada NATOk hil duela, ez ahantzi geu garela NATO eta, ondorioz hiltzaileak. Kasu honetan, gainera, hiltzaile terroristak. Bai, egin dantza lasai.
Nik ez dakit libiarrek zer ostia pentsatzen duten. Orain Libia diktadura bat izanen da, lehen bezala, baina oraingoan, atzerriko interesen menpe. Guatemalatik Guatepeorrera.