Nork ekartzen ditu gabonetako opariak Europan?

olentzero

 

Gabonen aurreko sukarretan gaude, kaleak argiz beteta, familiak tradizioaren legez elkartzekotan eta opari batzuk ere jasotzeko itxaropenez. Geuk badugu oparigile partikularra: Olentzero ikazkina. Baina, nor da geure mugetatik at ardura hori dagokion pertsonaia?

One-Europe webguneak sortu duen mapak erakusten du herri bakoitzaren usadioan nor den oparigilea. Hurbil dauzkagunen artean Errege Magoak daude (Espainian), Père Noël (Frantzian) eta Tió de Nadal (Herrialde Katalanetan). Bakoitzak bere ezaugarriak ditu, arraro askoak guztiak atzerritarrentzako. Esaterako, Katalunian makil batekin kolpatzen dute enbor puska bat gero kaka egin dezan, hain zuzen ere, opariak eman ditzan.

opariak

Mapak zuzen dioen bezala, Olentzerok “Time of good ones” edo onen aroa esan nahi du, etimologia aztertu dutenen arabera. Ikazkina menditik behera dator berri ona ematera, pipa hortzetan duela eta eskuan botila ardoan. Ez al da gero geure Olentzeroren istorioa xelebre askoa?

Europan gabon opariak ekartzen dituztenen izenak ez ezik jatorriak eta tradizioak jakin nahi badituzu Wikipedian osatu dute zerrenda.

7 pentsamendu “Nork ekartzen ditu gabonetako opariak Europan?”-ri buruz

  • Lagun Italiar batek, Erroma gertuko herri batekoa, aspaldin esan zidan beraiei Befana Sorginak ekartzen zizkiela opariak: http://it.wikipedia.org/wiki/Befana. Ara! Emakumezko bakarra, eta ez da mapan agertzen.

  • Opari ederrena independentzia izango da, nahiz eta gabonetan ez ekartzea eta opari hori gure herriak ekarriko digu, gu barnean sartuta….

  • Amonamantangorri 2013-12-24 17:28

    Nabarmentzekoa da, iberiar penintsularen iparraldean Olentzero, Olentzaro, Orantzaroen antzeko pertsonaia asko direla. Euskal Herrian ere dibertsitate handikoa da. Bure berezitasun bakarra da guk tradizio-multzo hori estandarizatu, homogeneizatu, zabaldu eta tradizio “nazional” bilakatu dugula. Orain, nire etxe ondoko McDonald’s-ean umeek aukera dute Olentzerori opariak eskatzeko.

    • Iberiar penintsularen iparralde osoak euskal substratua du.

      • Amonamantangorri 2013-12-26 12:25

        Iberiar penintsula iparralde osoak latindar eta zeltar superestratu eta substratuak ere baditu.

  • Bai: “Iberiar penintsula iparralde osoak latindar eta zeltar superestratu eta substratuak ere baditu”, baita baskoiena ere, Kantabrian “olentzeroren” antzekoa dago (edo zanpantzarrena), baina nork eman dio nori? Ebro edo Ibai-ero-ren iturrietaraino euskaldunak goi erdi aroan bazauden eta.

    http://foroakasico.eai.es/showthread.php?t=4349