Nork behar du laguntza? (bideoa)
Lanean pasatzen al duzu eguna? Estresak ilea urdindu al dizu? Etxea ordaindu ezinean al zabilza? Praia de Xai-Xai-ko (Mozanbike) haurrak zu laguntzeko prest daude, Khanimambo Fundazioaren babesarekin.
Urteak daramazkigu Afrikako haur txiroak laguntzen. Haiengandik zer edo zer egin behar dugula uste dugu. Baina, maiz, ez ote da alderantziz? Ez al gara gu laguntza beharrean gaudenak?
Khanimambo Fundazioak Espainian abiatu publizitate kanpainak ideia hori erabili du bazkideak lortzeko. Trukean haurren marrazkiak, gutunak eta eskulanak eskaintzen dituzte, alegia, mendebaldean hain eskuraezinak diruditen zoriontasun zatitxoak. Gutxi daukate haur afrikarrek (irribarreak soberan) baina hori ere emateko prest daude. Gu, aldiz, iragarkian dioten bezala kezkak bizi gaitu. “Iazko galtzak ez zaizkizuelako sartzen edo telefono berria ezin duzuelako erosi. Guk ez dugu arazo hori“.
Nork behar du noren laguntza?
Afrikari buruzko blog gomendioak: