Nola gogoratuko dugu Zapatero?
Nola gogoratuko dugu Zapatero?
“Irribarre batekin iritsi nintzen, eta irribarre batekin joango naiz”, esan zuen Zapaterok bere ondorengotzaz berba egitean. 2004ko martxoaren 14ko hauteskundeak irabazita iritsi zen Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentetzara, Jose Mari Aznar Iraken sartu eta martxoaren 11n Madrilen 192 hildako eragin ostean. 2008ko hauteskundeak berriro irabazi zituen.
2011ko apirilaren 2an iragarri du, baina, ez dela 2012ko hauteskundeetako hautagai izango (hemen diskurtso osoa). Oro har, diote bi aurpegi izan dituela Zapaterok: bata lehen legegintzaldikoa: aurrerakoia, negoziatzailea… bestea, bigarren legegintzaldiko Zapatero: krisiari aurre egin ezin izan diona, eta ETArekin negoziatzeko bideak itxi eta errepresio poliziala baliatu duela.
2005ean, Egigurenek “Jose Luis, lo de ETA es posible” esan eta Zapaterok onartu zuen negoziazio elkarrizketak hastea, Espainiako Kongresuan ETArekin negoziazioak hasteko baimena eskatu zuelarik. ETAren su-etena etorri zen, eta Loiolako negoziazioak. Hori guztia Zapateroren lehen legegintzaldian gertatu zen, horregatik gogoratuko dugu? “En un año, España estará mejor en cuanto al fin de ETA” esan eta hurrengo egunean T4ko atentatuetan bi pertsona hil ziren. T4ren ondoren politika errepresibo gogorra ekarri zuen Zapatero gogoratuko dugu? Arnaldo Otegi kartzelan daukan Zapatero?
Onartu zuen lehen legea 2004an genero indarkeriari aurre egitekoa izan zen; Berdintasunaren Legea onartu zuen presidentea izan da, ezkontza homosexualak posible egin dituena, eta abortuaren legea aldatu duena. Baina lan-erreforma batere ez soziala onartu duen berbera da, eta Sinde legea onartu duen berbera
Nola gogoratuko dugu Zapatero?
Jose Maria Aznarrek, Iraken sartu eta Martxoaren 11ko atentatuak ekarri bezperetan, hirugarren legegintzaldian ez zela aurkeztuko esan zuenean, Zapaterok esan zuen ondo zegoela, bi legegintzaldi aski zirela proiektu bat burutzeko.
Hautesle aurrerakoiaren zilborrestearekin hautsi dut, onartu zuen aspaldi.
Amnesiak irents dezala, txepel halakoa.
[…] jarraituz, nola baloratuko dira Rodriguez Zapaterok presidentetzan eman dituen zortzi urteak? Zapatero bataila politikotik aldentzen joan ahala, bere lorpenak ala akatsak nabarmenduko […]