Netanyahu eta gaizkiaren hutsalkeria
- 2023-10-18 09:47
- German Gorraiz
Netanyahu eta gaizkiaren hutsalkeria –
Hannah Arendt politika judu-alemaniar teorikoak “Eichmann Jerusalemen” liburuan, “Gaizkiaren hutsalkeriari buruzko txostena” azpitituluarekin, “gaizkiaren hutsalkeria” esamoldea erabili zuen adierazteko “gizabanako batzuek dagokien sistemaren arauen barruan jarduten dutela, beren ekintzei buruz hausnartu gabe”. Ondorioz, Israelek tortura sistematikoa erabiltzea, Palestinako herriaren apartheid-a, Hamasen elementu terroristak kirurgikoki erauztea eta gainerako jardunbide gaiztoak ez lirateke kontuan hartuko haien ondorioetatik edo azken emaitzetatik abiatuta, baldin eta horiek betearazteko aginduak goi-mailako estamentuetatik badatoz, eta, beraz, Netanyahuren Israelgo Gobernua izango litzateke Historiaren erantzule bakarra.
Arendtek lagundu zigun ulertzen zergatik uko egiten dion gizabanakoak bere gaitasun kritikoari (askatasunari), eta, aldi berean, ohartarazi zigun beti adi egon behar genuela edozein sistema politikotako gobernariek, demokrazia juduaren sui-genéris delakoa barne, “gaiztakeriaren hutsalkeria” errepikatuko zutela aurreikus zitekeenaren aurrean.
Arendtek Adolfo Eichmanni buruz egindako gogoeta Gazako Zerrendaren egungo egoerara estrapolatzen badugu, “Tzahaleko agintari militarrek ez lituzkete psikopata hiltzaileen ezaugarriak aurkeztuko, baizik eta burokrata hutsak izango lirateke, aginduak beteko lituzketenak, ondorioei buruz hausnartu gabe eta beren ekintzen ongia edo gaizkia bereizi gabe”.
Hala ere, Maximiliano Korstanjeren arabera, “beldurrak, eta ez gaizkiaren hutsalkeriak, gizonak bere borondate kritikoari uko egitea eragiten du, baina garrantzitsua da ez ahaztea ekintza horretan subjektuak etikoki bere uko egitearen erantzule izaten jarraitzen duela”. Hori dela eta, agintari eta soldadu israeldarrak Gazako Zerrendan egindako giza eskubideen aurkako atentatuen konplize izango lirateke, Netanyahuren aginduei jarraituz.
Netanyahu inguratuta egongo litzateke Nazioarteko Komunitatearen gaitzespenagatik, Gazako giza eskubideen urraketaren aurrean, eta Israelgo gizarteak Gobernuari gero eta gehiago dion gaitzespenagatik, ezin baititu barkatu Israelgo Defentsaren segurtasun akatsak, 1.500 israeldar inguru hiltzea eta Hamasek 200 pertsona bahitzea ekarriko luketenak.
Horrela, The Jerusalem Post egunkariak egindako inkesta baten arabera, inkestatuen %80k diote “Gobernua dela miliziano palestinarren infiltrazioaren erantzule nagusia” eta %56k uste dute “Netanyahuk dimisioa eman beharko lukeela egungo gerra amaitzean”. Baldin gizarte israeldarrak ez badu erreakzionatzen Netanyahuren basakeriaren aurka, eta dimisioa eskatzen badu eta bere kudeaketa arduragabeagatik epaiketa penala hastea eskatzen badu, Netanyahuren figura politikoa indartzen lagunduko dugu, geroko deriba totalitario baten preludioa izango litzatekeena.
Zuk diozun bezala, sistema batean bizi direnek uneoro aginduak ezbaian jarri behar badituzte, sistema horrek ez du funtzionatuko. Demokrazia bera muturrera eramanez gero, ez da bideragarria.
Aurreko batean aritu gintuan honetaz: Adolf Eichmann ez zuan “burokrata hutsa, aginduak beteko lituzkeena, ondorioei buruz hausnartu gabe eta bere ekintzen ongia edo gaizkia bereizi gabe”. Eichmann nazionalsozialista porrokatua zuan, konzienteki eta gogotsu Europako judu guztiak akabatzeko lanean burubelarri konprometitu zena.
Egon daiteke modurik Israelek munduan sortu duen kaltea kuantifikatzeko? Diruan? Ongizate indizean? Denboran neurtu beharko genuke? Ez bakarrik Palestina eta Libanon. Iraken, Sirian, Libian, Egipton, Yemenen, Armenian, Gerra Hotzean izan zuen eragina bi aldeei informazioa saltzen, Mendebalde osoa beren zerbitzura egotea, lobby eta influentzia politikoa herri guztietan… Ikerketa interesgarria litzake.
Orduan agian batzuk ohartuko ziren “Hamas okerragoa da” bezalakoak botatzeak ez duela zentzurik. Ez da bakarrik Hamasen kontua jokoan dagoena.
Eta juduek jaso duten kaltea kuantifikatzeko inkesta bat egingo bagenu? Urriak zazpi geroztik eta aste bat bakarrean, 189 ekintz antisemitak Frantzian bakarrik, hango barne ministerioren arabera
Juduek jaso duten kaltea: 11 milioi hildako.
Zibilak milaka hiltzen dituzte, gaixoak eta zaurituak artatzen zituen ospitale bat txikitu eta batek daki zenbait laguni bizitza kendu, umiliatzen dituzte, sarraskitzen dituzte, haien etxeetatik bota, kartzelaratu, torturatu, beraien nekazal lurrak eta putzuak pozoitu… Baina zuek hor jarraitzen duzue, errealitate hori estali eta juduek jasan dituzten kalteen zerrenda egiten. Espainiar nazionalistek egiten duten berbera egiten duzue: soilik gatazkaren ondorioez (batzuez) hitz egin eta dena segurtasun arazo bat bezala aurkeztu, gatazkaren erroetara joan beharrean: Palestina herri okupatu bat da eta Israelgo estatuak bere herritik bota nahi ditu, horretarako edozein baliabide erabiliz.
Berlinen sinagoga bati bi koktel molotov bota dizkion artaburuak egindakoa gaizki dago, doike, oso gaizki. Lehenik eta behin, geroz eta judu gehiago direlako argi eta garbi uzten dutenak judaismoak ez duela zerikusirik ideologia sionistarekin. Bestalde, umez eta zaurituz eta gaixoz eta zibilez betetako ospitale bat suntsitu zuten herenegun 1000 hildako eraginez, 4000 errugabe hil dituzte astebetean, baina aizu, Pentsalari, zuk segi juduek pairatutako kalteen peritajea egiten eta ezinezko simetriak egiten.
Bidenabar, Garagarra, iturri ofizial gehienen arabera II. Mundu Gerran hildako juduen zenbatekoa ia sei milioi pertsonakoa da. Kontzentrazio eta sarraskitze esparruetan 11 milioi hil zituzten, horietatik 6 juduak, eta gainontzeko bostak komunistak, anarkistak, ijitoak, homosexualak, adimen urritasuna edo elbarritasunen bat zeukatenak…
Galdera zintzo bat egin nahi dizuet: zergatik erraten ari zarete erraten ari zaretena? Nola da posible pusketan jasotzen dituzten umeen irudiak ikusten ari garenean, familia osoak elkarrekin nola lurperatzen dituzten, agintari instituzional israeldarrak palestinarrak animaliak direla esan digutenean inongo lotsarik gabe… Zuek horrela jarraitzea? Gauza bat pentsamolde politiko ezberdina izan eta Israeli buruzko iritzi ezberdinak izatea da, ados, horrekin ez da arazorik… baina triskantza honen aurrean nola posizionatzen zarete? Ez duzue gizatasunik, lotsik, barrenik? Ez duzue uste, historiarako geratu diren une latz eta negargarri hauetan, lehentasuna sarraski hau gelditu eta berriro errepika ez dadin bermatzea dela, eta azpimarra hor jartzea? Zertan ari zarete?
Zer, Garagarra, Israelek 6 milioi Palestinar hiltzera iristen denean, orduan bai pakea? Horren bila Jaungoikoak hautatutako herria?
Bai jauna,arrazoia duzu,horrelakoa da mundua ,asimetrikoa.
Bertze ezinezko asimetri bat: Europan aspalditik bazterrak nahasten eta gaixtakeriak egiten dabilenak ez dira ez judu ez israeldarrak.
Hor ere bai posizionatu beharra zegok marra bat jarriz,lehentasuna gertaera hauek gelditu eta errepika ez dadin .
Norberak ikusiko du zer komeini zaion.
Oriana Fallaciren Inshallah liburuak, Líbanon kokatua,oso interesgarria deritzot, ekialdelko nahaste borraste horretara interesa daukan edoneri errealitatea nola den erakusteko balio ahal duna
Begira, nik hemen nonbait idatzi dut lehen niri palestinarrak eta juduak bost axola zaizkidala. Han jartzen al dituzte gure aldeko ikurriñak balkoietan? Ezagutu ere ez gaituzte egiten. Eta gehiago esango dut, judutarrekiko ez dut izan sinpatia handirik ere, baina burua galdu gabe. Ez ezker abertzalekook bezala, jada mugiarazten zaituzten gai bakarrak Euskal Herritik kanpokoak dira eta, burua galtzeraino. Baina behin aritu nintzen Israeleko historia irakurtzen eta nire ondorioa izan zen arabeak seko txarrak direla. Israel desagerrarazteko hamaika aukera izan zituzten eta bakar bat ere aprobetsatzeko gai ez ziren izan. Hain txarrak, non errukia sortu ordez nazka sortzen duten. Eta aldiz israeldarrak zeinen ondo aprobetsatzen zituzten aukerak askotan arerioa baino egoera okerragoan egonagatik. Zazpi estatu bakar baten kontra, askoz baliabide hobeagoekin, eta ez dira irabazteko gai. Hain txarrak, non desagertzea besterik merezi ez duten. Eta orain Israeli gertatu zaiona ez da normala: 11S-ren parekoa izan dute eta lehenengo ordu eta egunetik mundu guztiak pixa eta kaka egin diete burutik behera. Jaso dutena jaso dute eta inork ez du Hamas aipatu ere egin, Hamas txintxoa da eta Israel gaiztoa. Tartean euskaldun bat bahitu dute eta hemen inork ez du aipatu ere egiten, merezitakoa jaso du nonbait. Aizue! Horrela ez, eh! Eta lehen egunetik Europan atakeak gainera! Eta gure exkerreri progre neoliberala euren alde. Aizue, nik gonaluzeak ez ditut nahi nire herrian, jende desastre hori ez dut nahi, ospa hemendik!
11 milioi Israelen? Uste dut Palestinako gatazkarekin oso galdua zaudela Garagarra.
“Aizue, nik gonaluzeak ez ditut nahi nire herrian, jende desastre hori ez dut nahi, ospa hemendik!”
Horixe bera da Palestinarrek Israeldarrez sentitzen eta adierazten dutena, hain zuzen ere.
Kontua hemen da sarraski bat ari dela gertatzen, norbaitek esan bezala oso asimetrikoa, zenbakiei begiratzea besterik ez da behar. Eta nazkagarria da nola mendebaldeko medioetan israeldarrei eginiko istorio pertsonalak behin eta berriz argitaratzen dituzten bitartean, palestinarren hildakoak zenbaki hutsak diren.
Hori esanda, Gazako sarraskiak ez digu Israelen Hamasek egindakoa ahazutuarazi behar. Kasu, Hamasenak ez du justifikatzen orain Gazan gertatzen ari dena. Justifikatu ez, baina azaldu egiten du, eta ezkertiar askok ez diote aipamenik ere egiten Hamasek egindako hilketa lazgarriei; denak agertzen dira (edo gara) palestinako banderarekin, ahaztuta nolabait Hamasek eginikoak, edo Hamas, Gazako hauteskundeak irabazitakoa, judutarren desagerpena nahi duen erakunde islamista muturrekoa dela.
Berriz ere, honek ez du Israelen bonbardaketa justifikatzen, eta are gutxiago urteetako apartheida, baina komeni da gogoratzea Palestina ez dagoela santuz betea ezta Israel deabruz eta gauzak konplexuagoak direla. Israel moralki gaiztoena da bai, baina ez du esan nahi beste aldean gaiztakeria edo erantzunkizunik ez dagoenik.
Hara non Netanyahu delakoak deskubritu duen haiek berak argiaren herria direla, eta bestea, beste hori, iluntasunaren herria…. Izanen da berak etengailua ixteko agindua eman duelako…
Zenbat kalte egin duen Eraztunen jauna irakurtzeak eta fikzioak bereizten ez jakiteak…!!
Sionista behar zenuen, Garagarra, ezin bestelakorik.
Israelgo populazio juduaren %99a europan jaioa da, edo europan jaiotakoen ondorengoak dira hiru belaunalditan. Hitz batean, kolonoak dira. Gehienek, gure arteko frantses eta espainiarrek baina denbora gutxiago daramate Israelen.
Segi kolonoen defentsan.