Nestlek ez du zuk bideo hau ikusterik nahi

Greenpeacek abiaturiko kanpaina da bideo honetakoa. Dirudienez, Nestlek egiten du Kit Kat produktua eta horretarako palma olioa erabiltzen du. Palma olio produktore handienetako bat da Indonesiako azken basoetako baten xehetzailea. Indonesiako azken basoa xehetzeakk, hango bizimoduan eta Indonesiaren ekonomian eragina du, eta orangutanaren desagerpena ekar dezake. Greenpeacek, kanpaina honen bidez, erosleak kontzientziatu eta Nestleri Indonesiako palma olioa erosteari uko egin diezaion eskatzen dio.

Hemen eman diezaiokezu zure babesa kanpaina honi.

Nestle: Good food, good life

Irudia | Nestle: Good food, good life | Nestle | LGPL