Neoliberalismoa eta “Urrezko Aroa”

Neoliberalismoa eta “Urrezko Aroa” –

Neoliberalismoa eta “Urrezko Aroa”

  1. Neoliberalismoa eta "Urrezko Aroa"Garai neoliberalaren interpretazio ekonomikoan egiten den ohiko akats bat da gerraosteko garaiarekin alderatzera mugatzea. Garai horri kapitalismoaren «Urrezko Aroa» esan zaio, ondo esanda ere.
  2. Zuzeneko alderaketa horren ondorioak ikaragarriak dira, itxuraz. Gerraosteko garaiarekin alderatuta, neoliberalismoarekin dena izan da askoz ere txarragoa: per capita BPGda, produktibitatea, inbertsioa… Itxuraz, eredu neoliberalaren emaitzak gerraostekoak baino txarragoak izan dira, modu nabarmenean.
  3. Hala ere, gerraosteko garaiari aplikatutako «Urrezko Aroa» terminoak berak jartzen du agerian zein den aintzat hartu beharreko ikuspegi historikoa, adierazitako analisian ildo horretan sakondu aurretik. «Urrezko Aroa» terminoa erabiltzen da, kapitalismoaren bilakaeraren barruan, gerraostean Europan bizi izandako oparotasun-garaia nabarmen aparta izan zelako. Etengabeko hazkundea eta oparotasuna ezaugarri izan zituen garaia da, garai neoliberalarekin zerikusirik ez duena, baina II. Mundu Gerra baino lehenagoko aldiekin ere ez.
  4. Garai neoliberalaren eraginkortasun erlatiboa baloratzeko, aurre-aurreko garaiarekin alderatzeaz gainera, kapitalismoaren historiako garai guztiekin alderatu behar da.
  5. Alderaketa horretatik ondorio oso ezberdinak atera ahal ditugu neoliberalismoaren eraginkortasunaren inguruan. Bereziki 1980tik aurrerako lehen hiru hamarkadak kontuan hartzen baditugu, baiezta dezakegu neoliberalismoa, gerraosteko garaiari dagokionez, aldagai makroekonomikoak erabat hondatuta zeuden testuinguru batean kokatu zela, baina hazkunde-, produktibitate- edo inbertsio-mailak II. Mundu Gerrara arte kapitalismoak izandako batezbesteko historikoaren antzekoak zirela.
  6. Ikuspuntu historikotik neoliberalismoak batez besteko eraginkortasun-maila bat lortu zuela esan nahi du horrek? Erantzuna negatiboa izan behar da, baita garai neoliberalaren balorazio orokorra ere. Baina ez haren emaitza makroekonomikoengatik, emaitza horiek lortzeko erabilitako bitartekoengatik baizik. Zehazki, emakumearen gehiegizko lan-esplotazioa, Europako hondoratze demografikoa eta, batez ere, gehiegizko zorpetzea.
  7. Ikusiko dugunez, emaitza makroekonomikoek okertzen jarraitu dute azken hamarkadan, bai hazkundeari dagokionez, bai produktibitateari edo inbertsioari dagokionez. Baina aurreko 3 hamarkadetako datuek kapitalismoaren historian ohikoak diren eraginkortasun-mailetan kokatu ahal dugun testuinguru historikora eramaten gaituzte.Mila esker zure arretagatik. Jarraitu gurekin.

PDF:  https://drive.google.com/file/CL/view

 

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109