[Azalak] Aberri Eguna gaurko egunkarietan

[Azalak] Aberri Eguna gaurko egunkarietan –

Atzoko Aberri Egunak presentzia eskas samarra izan du gaurko Euskal Herriko hedabideen azaletan, kontutan izanda astelehena denez ez dela Berria egunkaria argitaratu paperean.

Gara egunkaria da gaia azaleko argazkira ekarri duen hedabide bakarra Noticias de Navarrarekin batera, titular nagusia honakoa duela: “Multitudinaria marcha en Iruñea por una república de libres e iguales”. Aipatu Noticias de Navarra egunkariak, bere aldetik, “EH hace un llamamiento En Iruña para alcanzar “acuerdos de país” dio, eta “El PNV aboga por construir nación desde el ámbito local”.

Gainontzean, Vocento taldeko egunkariek EAJko Ortuzarren hitzak jaso dituzte, eta Noticias taldekoek Aberri Eguna banatuta eta datozen hauteskundeei egin dela nabarmendu. Diario De Navarran, espero zitekeenez, Aste Santuko gaiak nagusi azalean, eta tutik ez atzoko ospakizunei buruz.

[Azalak] Aberri Eguna gaurko egunkarietan

[Azalak] Aberri Eguna gaurko egunkarietan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.