Munduko Poesia Kaierak

munduko poesia kaierak

Aurreko martxoaren 21ean, Munduko Poesia Egunean, Munduko Poesia Kaierak proiektua aurkeztuko zuen Susa argitaletxeak Donostia eta Iruñean. Egitasmo berri honen bitartez, euskarari ekarriko zaizkio munduko poeten lanak, kaieretan bilduta. Kalean dira lehen hiru zenbakiak: Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire.


XX. mende hasierako poeta aleman garrantzitsuenetako bat, Kataluniako errealitate poetikoaren ikuspuntu emakumezkoa eta negritudearen ikurra. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, hiru poetokin hasitako bidean, pixkanaka mundu osoko poetak ekarri nahi dira gure hizkuntzara. Anton Garikanok, Itxaro Bordak eta Iñigo Aranbarrik osatu eta itzuli dituzte antologia hauek, www.kaierak.com gunean aurkituko dituzunak. Munduko Poesia eguna ospatzen
Arratsaldean Iruñeako Katakrak liburudendan errezitala burutu zen. Beñat Sarasola Munduo Poesia Kaierak egitasmoa eta lehen liburuak aurkezten, egile bakoitza bere sasoian kokatzen eta poemen sarrerak egiten aritu zen. Ostean Itziar Diaz de Ultzurrun, Luis Garde eta Jon Alonsok zenbait poema irakurri zituzten jendaurrean.


Munduko Poesia Eguneko manifestua euskaraz

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus