Munduaren amaieran Bukowskik esango lizukeena (Larunbateko gutuna)
MAKING OFF
Nork ez du gogoko izaten postontzitik eskutitza jasotzea, baina gero eta gutxiago dago horretatik, agi denez. Behar bada horregatik, larunbatero baten batek norbaiti idatzitako gutuna argitaratzen dugu hemen, DES LETTRES gunearen eskutik, zeina korrespondentzian espezializatutakoa baita.
Aste honetan, Charles Bukowskik John eta Louise Webi zuzendutako gutun baten zatia dakargu.
Bertan ikus daiteke zein gizon “atseginzalea” izan zen idazlea.
…
.
«Seguru uste duzuela Timeseko Kaye-rekin izandako elkarrizketa zaila izan zela niretzat haren galdera gaiztoak direla eta. Baina ez zenukete kezkatu behar, batez ere baxoerdi batzuk edanda nengoela jakinda.
K : Entzun, mundua ordu laurden barru desagertzera doala jakingo bazenu, zer esango zenioke populazioari?
B : Ez nioke deus esango.
K : Ez zara oso kooperatzailea. Mundua ordu laurdenean desagertuko balitz, zer egingo zenuke?
B : Ez nintzateke nagoen lekutik mugituko, oraintxe egingo dudan bezalaxe.
K : Baina zer esango zenioke populazioari? PO PU LA ZI O A RI!!
B : Hurrengo geltokian ez ahantzi tranbiaz aldatzea.
Bitxiena da egia erantzuten diozunean baten bati, ez zarela oso kooperatzailea esaten dizula!».
.