Adegi, gazteei gibela emanda

Gure amak behin eta berriro esaten du: “Gaztea izatea gauza ederra da gero!”.

Adegiko lehendakari Pello Gibelalde ere eskola berekoa da antza. Entzun bi minutu eta erdik zertzuk esateko ematen dion!

Euskadi Hoy (Onda Vasca irratitik jasoa)

.

Adegi, gazteei gibela emandaGaztea izatea gauza ederra da gurean, kontu egizu. Lanik ez baduzu ere, ez duzu ahalegindu beharrik jana nahi beste izateko. Lanera atzerrira jo behar izan baduzu, etxean bezala hartuko zaituzte, eta gainera, astebururako bueltan izango zara hegazkinez, tumatxa.

Aizu! Eta bertan bikoterik aurkituz gero, zorionekoa zu; neska kanpotarrak polit hutsak dira! (baita mutilak ere, ez dezatela pentsa matxistak garenik).

Gibela behar da gero, hain gibelandia izateko!

.

Dabilela kontuz Gipuzkoako patronaleko presidentea, goserik ez izan arren gazteak (eta beti gazteak) hortzak zorrozten dihardute-eta:

Adegi, gazteei gibela emanda

4 pentsamendu “Adegi, gazteei gibela emanda”-ri buruz

  • Gibelaldek esan duenaren erdia egia da.

    • Bai. Seguru nago tipoak gazteetaz aprobetxatzea beste asmorik ez duela. Baina esan duena ez da erabat faltsua.

      • Erdia egia eta sistema auzitan jartzen ez baduzu, alegia, Gibelalderen ikuspuntuan jartzen bazara, beste erdia ere egia: Horrelaxe dago mundua eta bertan eta lasai bizi nahiak ez du balio, ekonomiak eskatzen duen lehiakortasun maila iristeko. Gibelalde jaunaren misioa testuinguru horretan lehiatzea da. Nahiko lan badu horrekin. Testuinguru hori nola aldatu, hortxe dago koxka.

  • Edozein ikuspuntutik Gibelalde diona gezurra da. Putaseme baten deklqrazioak, zer da egia? Emigratzera behartu nahi gaituztela? Langaneziaren errua gurea dela? Nahiz ta gisaseme nazkante baten ikuspuntutik begiratu,hori gezurra da.
    Nik gezur bat sinestea,ez bait du gezur hori egia bihurtzen.