Mila lagundik gora salatu zuten Euskal Herrian zehar Israelek burututako sarraskia
Atzo entitate sionistaren sarraski berri bat ezagutu genuen. Gazara abiatzen zen laguntza humanitarioko ‘Askatasunaren aldeko Ontziteritxoko’ itsasontziak erasotu eta 19 lagun erahil zituen Israelek. Berria ezagutu eta berehala mobilizazioak antolatu ziren Euskal Herriko hainbat hiritan, Palestinarekin elkartasuna lantzen duten Plataforma ezberdinak deituak. Eragileen artean Askapena, Komite internazionalistak, Sare Antifaxista, Ezker Abertzalea, LAB, Alternatiba, Gazte Abertzaleak, Elkartzen, Boltxe, ESK, Izquierda Anticapitalista, Mugarik Gabe…
Ehundaka lagun izan ziren kaleak hartu eta Israelgo estatuaren izaera terrorista salatu zutenak. Bapateko erantzun honetan elkartaratzeak burutu ziren Donostin (200 lagun), Iruñean zein Gasteizen (200 lagun). Bibokoa hasiera batean elkartaratzea bazen ere, bertan bildu ziren 500 lagunek manifestazio inprobisatu batera ekin zioten. Kaleak moztu eta H&M dendara sartu ziren Israelgo kolaboratzaile izategatik boikota eskatuz. Ertzantza ere agertu zen eta pertsona batzuk identifikatu zituen.
Gaurko ere mobilizazioak izango dira:
- Asteartea, ekainak 1, Iruñean Gaztelu Plazan 19:00retan manifestazioa (Gerraren aurkako plataformak deitua)
- Asteartea, ekainak 1, Donostiko Boulevardean arratsaldeko 19:30etan manifestazioa (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma)
Gora Palestina askatuta, Israeli boikota!
Gora herrion arteko elkartasuna!