Baserri Eguna Igartubeitin

Igartubeiti baserria2 

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika  hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an.

Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Horretarako egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira.

·  Omenaldia, Jose Iza Itsasoko arotzaren familiari.

. Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia.

. Animalien erakusketa .

. Gaileta ekologikoak egiteko tailerra.

. Bisita gidatu antzestuak.

. Bisita gidatuak interpretazio zentrora.

. Bertsolariak, txalapartariak, trikitixa

. Oilasko erreak.

Egun hontako ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da.

Igartubeiti Baserri Museoa bizia izateko sortua denez, euskal baserria ezagutarazteko dinamika  hezigarri eta aisialdikoak antolatzen ditugu, oraingo honetan, baserri eguna.

Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da Unicef Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat.  Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun Unicef elkartearen alde izango da.

Ekintzen egitaraua:

11:30

Jose Iza Peñagarikano Itsasoko arotzaren familiari omenaldia, dantzariak aurreskua dantzatu eta opari banaketa ekitaldia egingo dira, Foru Aldundiko ordezkariak bertan izanik.

11:45

Bertsolariak

12:00

Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia

12:00etan eta 13:00etan

Gaileta ekologikoak egiteko tailerra interpretazio zentruko galerian

Bisita gidatu antzestua Igartubeiti baserrian

13:00-13:45 euskeraz

14:00-14:45 gazteleraz

Bisita gidatua Interpretazio zentroan

14:00-14:30 euskeraz

15:00-15:30 gazteleraz

Goiz osoan zehar

Animalien erakusketa

Trikitixa

Lumagorriko oilasko erreak (Pintxo salmentarekin lortzen den dirua Unicef-entzat izango da)

Igartubeitira nola iritsi

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

Informazio gehiagorako:

Igartubeiti Baserri Museoa

Kizkitza Ugarteburu

Telf: 943 722 978

http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net

Baserri Eguna Igartubeitin

Artxiboa | Baserri Eguna Igartubeitin | K6 Kultur Kudeaketa | Creative Commons By SA