Merapi sumendia erupzioan
Merapi sumendia erupzioan –
Martxoaren 11n, eguerdiko 12:00etan, Merapi sumendia lehertu da Indonesian. Herrialdeko sumendirik aktiboena, Java uhartean dago Merapi sumendia, Yogyakarta hiritik gertu, Jakarta hiriburutik 400 km inguru hego-ekialdera. Indonesieraz, javeraz Gunung Merapi, “Suzko Mendia” esan nahi du.
Sumendiak errauts eta gas hodeiak askatu ditu 7 km-ko altueran eta 2 km luze inguruko laba-fluxua. Erupzioak eguzkia izkutatu eta herrixka asko errautsez estali ditu, milioi laurden pertsona inguru bizi dira sumenditik 10 km baino gutxiagora. Turismoa eta meatzaritza gelditu egin dira. Merapiko hegaletan bizi ziren bizilagunei kraterretik 7 km-ko distantzia mantentzeko gomendatu zaie. Ez dago ebakuaziorik aurrikusita antza. Merapiren erupzio handiak 7 urtean behin gertatzen dira gutxi gorabehera, txikiak bi urtero gutxi gorabehera… Suzko mendiaren erupzio eta 50 km-ra epizentroa izan zuen 2006ko lurrikaran, 5.000 pertsona hil zen. 2010ko erupzioan 300+ pertsona hil ziren eta 400.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan ziren.
…