Mendebaldeko Saharako 20 preso politikok gose grebari ekinen diote

Haien eskubideak berma daitezen eta epaiketa “justu” bat lehenbailehen izan dezaten exijitu dute Mendebaldeko Saharako 20 preso politikok. Horretarako gose grebari ekinen diote asteartean. Baina ez dute bakarrik egon nahi eta nazioarteko komunitateari laguntza eskatu diote. Nazio Batuei eta Europar Batasunari zuzendu zaizkie eta batez ere espainiar eta frantziar Estatuei “marokoar Estatuari presio egin diezaioten” eta preso politikoek dituzten eskubideak babestearren “esku-hartu dezaten”.

Bi aldarri biltzen ditu 20 preso hauek sinaturiko eskutitzak. Batetik Marokoko Espetxe Administrazioari “atxiloaldi prebentiboari dagokion tratua” emateko galdegin diote. Haien “eskubide legitimoak” eta batez ere “presoen trataerari dagokienak” bermatzeko eskatzen dute. Bigarrenik, esperatzen ari diren epaiketak lehenbailehen egiteko eta epaiketa “justuak” eta “inpartzialak” bermatu ditzan galdegin diote Marokori. Izan ere, presoek diote bost hilabete hauetan Polizia Marokoarrak frogak “sortu” eta “asmatu” dituela.

Zabaldutako komunikatuan, bizi duten egoera aztertu dute gose greba hasiko duten presoek. “Bost hilabete hauetan banaka isolatu gaituzte eta hogei presoek arazo eta gaixotasun fisiko zein psikologiko larriak pairatzen ari ditugu”. Haien eskubideak ez direla bermatzen ere salatu dute eta haien familien egoera gaitzetsi. “Gure familiak sofritzen ari dira; ez gure egoerarengatik bakarrik, astean bitan hamabost minutuko bisitak egiteko ibili beharreko distantzia luzeengatik eta haien kostu handiengatik ere”.

“Protesta baketsu” batean parte hartzeagatik atxilotu zituzten guziak, 2010eko abenduaren 8an Gdeim Izik kanpamentua bortizki desalojatu ondotik”. Ordutik hainbat pertsona desagertu direla salatu dute Mendebaldeko Saharan. Bestalde, atxilotuek ez dute epaiketarik izan eta etorkizunak kezkaturik ditu.

NTAzMQ==

Irudia | Sahararren protesta | AranZazu | Creative Commons By SA
Maroko, Mendebaldeko Sahara, preso politikoak, presoak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude