Berriketan.info: Euskal sare soziala

NTAzMg==

Joan den ostegunean, Idurre Eskisabel eta Jon Ordoñez kazetariak etorri zitzaizkigun klasera sare sozial berri honen inguruko hitzalditxo bat ematera, horren ostean, aplikazio berri hau nola erabili irakatsi zigutelarik. Horien hitzetan, iada joan-etorrikoa den informazioak ekarri digun fenomenora moldatzeko tresna da “Berriketan.info“, gaur egun informazioa trukatzen bizi baikara uneoro, hau da, elkarrizketa etengabean, berriketan.

Paperezko hedabideen gainbeheraz mintzatzen hasi zuten hitzaldia, gure klasekideen artean egunkaria zenbatek erosten dugun galdetzean aho zabalik gelditu zirelarik. Beraien helburua paperezko hedabideek gutxitan lortu duten hurbilketa hori da, hartzaileen eta igorlearen artean dagoen muga hori kentzea eta alde bien partehartzea bilatzea, hain zuzen ere.

Duela urte asko abiatu zen “Hitza”ren proiektuak ere antzeko helburua zeukan, irakurleari harengandik hurbil gertatzen denaren berri ematea, haiengana hurbiltzea. Eta baita lortu ere, momentu honetan gutxi baitira beraein “Hitza” propioa ez daukaten eskualdeak. Modu horretan, eta baita sare sozial honekin ere, euskaraz mintzatzeko eta hain txikia baina horren indartsua den gure hizkuntzari bultzada ederrak emateko aukera paregabea eskeini digu BERRIA egunariak, beste hedabide batzuen artean.

Niri jada denok ezagun dugun “Twitter”-aren antzeko zerbait zela iruditu zizaidan “Berriketan.info”, pare bat ezberdintasun dauzka eta euskara hutsean erabili daiteke, baina erabiltzeko modua, helburua eta funtzioak oso antzerakoak dauzka.

Zorionak beraz -eta urte askotarako- BERRIAren proiektuari!

Irudia | Berriketan info | zz | Creative Commons By SA
berria, euskara, hedabideak
Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude