Lur azpiko garagardoa
Petrolioa agortzear eta kontzientzia ekologista gero eta garatuagoa dugun egunotan, jasangarria adjektiboa gehitzen zaio ekintza orori: eraikuntza jasangarria, kontsumo jasangarria… Brujasen aldiz, garraio jasangarrirako bideak bilatzen dihardute, zer eta garagardoa fabrikatik tabernetara eramateko.
Orain arte izugarri kutsatu eta hiriaren erdiguneko trafikoa oztopatzen zuten kamioien bitartez garraiatzen zen garagardoa, baina laster, 3km-ko lur azpiko hodiak eramango du. Hala adostu dute Den Halve Maan garagardo ekoizleak eta Brujaseko Udalak.
Guztira, garagardoak 15 minutu beharko ditu batetik bestera joateko, eta orduko 6.000 litro igaroko dira tutuetatik. Gastu guztiak garagardo konpainiak ordainduko omen ditu, eta Brujaseko lurra ahalik eta gutxien hondatzeko teknikak erabiliko dituzte. Urte gutxiren buruan hiritik igarotzen diren kamioi handien kopurua %85 murriztuko dutela diote.
Eta Euskal Herrian ere horrelako zerbait egingo balitz?
Euskal Herrian edaten den alkohol guztia mugitzeko AHTarena baino txikizio handiagoa egin beharko genuke