Libanoko brigadaren azken kronika
Libanoko brigadaren azken kronika –
Ekialde Hurbilak garapen historiko zehatza izan du; bere baitan eman baitira kolonialismo eta inperialismoaren interes gordinenetariko batzuk. Hala nola, Bigarren Mundu gerraren ostean Aliatuek, hasieran zegoen herrialdea banatu zuten haien interesen arabera eta gaur egun, askatasun nazional mugimenduen ondoren inperialismoa jasaten ari dira haien aberastasun naturalaren kontrola bermatu nahi baitu.
Garapen historiko horren barruan Libanoko herrialdea aurkitzen dugu, herrialdea frantziar kolonia bat izan zen, baina honen egitura soziala berezia da beste herrialdeekin alderatuz. Hala nola, erlijio desberdinen arteko oreka ematen den herrialde bat, bai politikoki bai sozialki. Hori gutxi balitz, interes inperialisten ondorioz Estatuaren ahultasuna oso handia da, horren adibide dugu zerbitzu minimoen berme eza; hezkuntza, osasuna, trafikoa, errefuxiatu kanpamenduen kontrol eza… Horretaz gain, erlijio eta alderdi politiko desberdinek zerbitzuak bermatzen dituzte.
Libanoko estatuaren ahultasunari errefuxiatuen auzia batu behar zaio, urteen poderioz milaka Palestinar iritsi dira eta azken urteetan Siriaren aurkako gerrarekin, beste horrenbeste
Estatuak, Palestinarrak errefuxiatu kanpamendutan bizitza egitera derrigortu ditu, hamaika zailtasun ezarriz kanpamendutik kanpo bizi daitezen; etxebizitzak erosteko debekua, kanpamedutik kanpo ikasteko zailtasunak, osasun “publikora” jotzeko aukera oso mugatua izatea eta 72 lanpostutan lan egiteko aukera ez izatea besteak beste. Azken debeku horren baitan, kokatu genezake Kamil Abu Suleiman, lan ministroak egindako adierazpenak, atzerritarrak lanerako baimen berezi bat eskuratu beharko dutela helaraziz. Honek protestak piztu ditu errefuxiatu kanpamenduetan, deklarazio hauek palestinarrentzat inperialismoaren interesei erantzuten diete, errefuxiatu balditzaren desagerpena ekarri nahi dutelako.
Era honetan, egoera latz honi erantzuteko palestinar fronte politikoek oinarrizkzo lana egitean euren indarra azpimarratu dute, arlo ugaritan ikus daitekeena. Hala, Libanoar Estatuak zaindu ezin dituen gaiak jorratzeko derrigortasuna dute errefuxiatu esparruetako herri-komiteek, herritar palestinarren eguneroko bizitza zibila, ur-partzuergoa, elektrizitatea, segurtasuna etab… jorratzeko. Honetaz jakitun, gure neba-arreba diren palestinar ezkertiarrek argi dute palestinar fakzioen erdian kokatzeko gaitasuna eratu dutela, azken urteetan honek Herri Frontearen indarra areagotuz. Honen adibide dira hezkuntza zein medikuntzan darabilten lana, identitate nazionala bermatzeko afera zeharo lehen puntuan kokatuz.
Fronte desberdinen lanaz gain, UNRWA-ren lana ere azpimagarria da, eskolak eta ospitaleak finantziatuz eta dirulaguntzak errefuxiatuei emanez. Hori dela eta Israelek eta Estatu Batuek, azken hau diru gehien ematen zuen Estatua izanik, diru laguntzen iturria itxi dute. Horrela, palestinarrak itotzeko, gaur egun aurreko urteekin alderatuz %40 jaitsi da aurrekontua, eta datorren urteetan Estatu gehiagok diru laguntzak emateari uko egingo diote presioen ondorioz, aurrekontua are gehiago jaitsiz.
Kontzientziazioaren baitan Euskal Herrian ezagunen dugun fenomenoa “Entitate Sionistarekiko Boikota” da, egun hausnartze prozesuan aurkitzen dena are eraginkorragoa izan dadin. Modu honetan, “BDZ” kanpainia indartzeko jardunaldi ezberdinak ospatuko dira epe motzean, beti ere kolono sionistak eta palestinar herritarrak ekipara ezin daitezkeela, itzulerarako eskubidearen ezaugarria argi utzi behar dela eta Palestinari erreferentzia egiterakoan 48ko lurraldeei so egiten zaiela eta ez 67koei azpimarratuz (Palestina 48ko lurraldeek Palestina osoko lurraldeari egiten diote erreferentzia eta 67koak Gaza eta Zisjordaniari). Beraz, laster birplanteamendu honen berri izango dugu Europan ere ospatuko diren gailur ezberdinetan.
Nabarmendu behar dugun beste puntu bat Libanon eman ditugun egunetan fronte politiko ezberdinekin biltzerakoan gizonezkoekin soilik batu garela da. Libanoko Alderdi Komunista bakarrik izan zen salbuespena, non emakume bat gurekin osoki elkarrizketatu zen izandako bileran , baita PAEko (OLP) emakume komitearekin Shatilan bildu ginenean ere. Esan bezala, bi salbuespen hauek kenduta ez dugu emakumeen presentziarik igerri, emakumearen rolaren inguruan alderdi ezberdinei galdetzerakoan gai hau oraindik egunerokotasunean landu beharreko arlo bezala ikusi dugu brigadakide guztiok. Hala ere, emakumeen rola soilik arlo sozialera mugatzen dela ulertarazi digute, belaunaldien arteko identitatearen transmisiora eta zaintza lanetara bereziki. Hainbatetan ere martir emakumeak aipatu dizkigute eta euren antolakundeetan dauden emakume burkideen presentzia nabarmendu dute, baina beste hainbatetan zailtasunak izan ditugu gai hau jorratzerako orduan.
Laburbilduz, palestinar askapen borrokaren balorazioa egun irmoki espero genuena baino positiboagoa da. Zinez euren baikortasun eta itxaropena helarazi digute, azken hamarkadetan inoiz baino indartsuago baitago Palestinar Erresistentzia eta iraganeko akatsetaz ikasi dutelako. Ezin uka daiteke gaur Palestinak bere lurra askatua izan dadin ezinbesteko duela jada “Erresistentzia Ardatza” eta bere kooperazio militar zein politikoa. Palestinaren okupazio sionistari amaiera emateko koordinazio hau mantendu eta Palestinar Askapenerako Erakundeek (PAE) iragarri diguten bezala, gakoa litzake FATAHk Osloko akordioak alde batera utzi eta kontzientzia osoz Palestinar kausara atxikitzea. Euren garaipenerako fedea kontagia digutela onartuz edota epe ertainean berri positiboak izango ditugularen ideia irmoarekin Ekialde Hurbiletik alde egiten dugu, etorriko diren hamaika martirren odola beti presente izanik.
Gora Palestina askatuta!
Libanoko brigadaren azken kronika Libanoko brigadaren azken kronika