Dena ez da ekonomia

Dena ez da ekonomia –

G7 bilera egitear dagoen garai honetan, non ekonomia abiapuntu eta ardatz den, gogoeta egitera narama. Baita goi bileraren aurkako protestek planteatu nahi dituzten alternatibek.

Dena ez da ekonomiaSosak gora, sosak behera. Diruaren hotsa eta diruaren hotza. Nerabezarotik irakasten digute eta barneratzen dugu diruaren garrantzia. Ia dena da monetan neurgarria. Bai, aitortzen dut derrigorrezkoa dela. Derrigorrezkoa da neurtzeko, baloratzeko eta adostasunak burutzeko. Trukea egiten zen historiaurrean, baina nola edo hala, behar zen zehaztasuna ezartzea.

Baina ez al dira bizitzako esparru gehiegi ekonomizatu? Ez al dira hainbat balore eta jarrera diruaren menpe geratu?  Oporretan Canariar uharteetara joateko, sukaldea edo autoa berritzeko nahikoa izateari lehentasuna ematen diogu, gurasoekin edo senitartekoekin egoteari baino. Alegia, ez dugu askotan lanaldi murrizketarik onartzen horren ondorioz gure zaletasunetan dirua gastatzeko ohiturari eragiten badio.

Ez al dugu askotan, erosketak egiten egitearren, behar baino gehiago erosiz? Soilik behin edo inoiz jantziko ez dugun osagarri edo janzteko hori eskuratzen dugu. Behar ez ditugun beharretara behartu gaituzte. Kontsumismoaren gurpil-zoro honetan denok gaude, nola edo hala, murgilduta. Benetan beharrezkoa den horretan gastatzeaz gain, erabat azalekoa den horietan xahutzeko joera nagusitzen doa. Irabazi-xahutu-bota. Hori da gure bizimoduan txertatu digutena.

Gogoetaren harira, hauxe:

Dena ez da ekonomiadirua, hori bai ardura
potoloa, bankuko kontua
hori da kontua
aberatsek puztua
langileek estua
bizitzari, atera zukua!
beti ez da gastua
osasun ta maitasun
da benetako aberastasun
.

Gutxiagorekin biziz gozatzea posible da. Duzuna, lagun eta sendiarekin partekatu. Duzun hori, gutxi ala asko, mirestu eta balioetsi. Zure lorpen inmaterialak baloratu.  Leloa ez baita “aberastu gozatzeko”, baizik eta “gozatu aberasteko”.

Dena ez da ekonomia