LGBTen eskubideak hauteskundeen zerbitzura?
Hegoaldetik begira, asko harritu izan gara gay eta lesbianen ezkontzen aurkako mugimenduak Frantziar estatuan duen indarraren berri izanda. Espainiar estatu ez preseski aurrerakoian gaur egun alderdi handi bakar batek ere zalantzan jartzen ez duen zerbait delako izango da akaso.
UMP alderdi kontserbadoreko buruek parte hartu zuten Parisen milioi bat lagun inguru bildu zituen protestetan, eta Hollande-n alerdian ere izan ziren ezkontzak onartzen zituen legearen alde bozkatu ez zutenak. Fronte Nazionalak (FN) ere, Marine Le Pen buru izanda, presidentetzara heltzen bada legean bertan behera utziko duela iragarri izan du, elkarrizketa honetan zioen bezala:
Ez dago argia ordea, FNk eta Le Pen-ek posizio horri eutsiko dioten. Berriki hautsak harrotu ditu Frantzian Florian Philippot-ek -eurodiputatua eta Le Pen-en atzetik, alderdiko buru garrantzitsuenak- beste gizonezko batekin bikote harremana duela jakiteak. Itxuraz, Philippot berak Le Pen-i eskatu zion maiatzaren 27ko protestetan ez parte hartzeko, eta honek bete egin zuen haren eskaera. 2013ko elkarrizketa batean, zera adierazi omen zuen Phiilippot-ek: “gure hauteslegoa %50 vs %50ean dago gay eta lesbianen arteko ezkontzei dagokienean”.
Aldi berean, LGBT mugimenduaren eskubideen aldeko Gay Lib elkartearen sortzaile den Sébastien Chenu, FNra batu da UMP utzita, “kultur elkarte eta mugimenduak” kudeatzeko. “Asko etorriko dira nirekin, ez nago bakarrik, ezta gutxiago ere”. Horiek izan dira bere hitzak.
Haserreak eta eztabaidak piztu dira FNen, eta horrekin batera, baita kalkuluak ere. %50 vs %50 horren arteko desorekak markatuko du akaso azken erabakia. Dena dela, beste behin ere giza eskubide oinarrizkoak jarriko dira hautestontzien zerbitzura.