Leku Urrunen Atlasa: Jeti-Oghuz eta Kok Jayik

“?????? ???” galdetzen digu eskatu gabe autostopean hartu gaituen gizonak. Ez dudala ulertzen adierazten diot aurpegia zimurtu eta begiak ixten. “Where you from, Ispaniya, Italiya, Fransiya?”. “Basque”, erantzuten dio. Berak aurpegi bera jartzen digu. “Ispaniya, da”, erantzuten diot. “Then you know to play classic guitar” esaten digu, gitarra bat jotzen egongo balitz bezala. Metro batzuk aurrerago bi frantziar daude autostopa egiten: gu bezala Jeti-Oghuzeko sanatoriora doaz, mendi buelta egitera. “You also spanish?” galdetzen die. “No, from France”, hauek erantzun. “Et vous?” galdetzen digu. “Basque”, guk erantzun. “Donc… Espagne?”… “Oui”, esaten diot, aurpegia eta eskuarekin “gutxi gora behera” esaten. “¿Cuánto le vais a pagar?” esaten dit. Bere gaztelera nire frantsesa baino hobea da. “Rien”, nik erantzun, “nos ha cogido él. Et nous avons dit… ????????”.

Gidariak bere ingelera hobetu nahi du. Jeti Oghuzeko sanatoriorako bidea ez da luzea, sei bat kilometro. Irratian musika darama, baxu. “???? ?? ????? ???? ????” entzuten dut, eta kotxeko ispilutik eskegita bola berde bat du, ? esaldiarekin. “The problem with you in Europe is that you have so many homosexuals”. Europarrok elkar begiratzen dugu eta ixildu. “But Muslims will change this in Europe and will fight it”. Kotxetik jaitsi eta eskerrak kirgizeraz ematen dizkiogu: “Rakhmat”. “?????? ????” erantzuten digu. Bera sanatorio barrura doa, baina esaten digu ibaian gora doan bidetik joanez gero, ur-jauzi ederra dagoela.

Herrialde musulmana

Herrialde musulman batean gaudela gogora ekartzen digu honek. Berez goizean goizetik izan dugu hau buruan. Ostirala da, jai-eguna beraz, eta Ramadana bukatzen den eguna da. Karakoletik Jeti-Oghuz herrira joateko mashrutka bat hartzen dugu, baina taxiaren prezioa eskatzen digu hasieran. Couchsurfingen hartu gaituen estatubatuarrak gomendioa ematen digu goizean: zuek itxoin, prezioa asko jaitsiko du beste bidaiariren bat aurkitzen duenean. Hasierako preziotik ordaindu dugunera diferentzia ederra dago, ia lau aldiz gutxiago.

Kirgizen %86ak bere burua musulmantzat du. Hala ere oso jarraipen liberala dute. Egun batzuk geroago mendian gida izango dugun Gulminak oso argi esango digu: “Ramadana bai, zure buruarekin egiten duzun zerbait delako. Baina Islama osorik jarraituko banu, ezingo nuke dantzatu edo lagunekin atera, edo zurekin orain bakarka hitz egin… eta hori aspergarria da”. Arraro egiten zaie norbaitek “ez dut erlijiorik” esatea, bazilatzen ari zarela pentsatzen dute.

Ostirala da eta asko dira Jeti Oghuz eta bertatik abiatzen den Kok Jayikera (Loreen Bailara) etorri direnak picnic eder bat egitera. Eta hori Ramadana ez dela bukatu.

Sanatorioa

Leku Urrunen Atlasa: Jeti-Oghuz eta Kok JayikAurreko ataletan sakonki azaldu bezala Issyk Kul lakuaren inguruak bere garaiko nomenklatura eta aparatuarentzako opor gune garrantzitsua zen. Ur termalak daude hemen eta Sanatorium bat ireki zuen SESBek. Ez dute ezer ere konpondu ireki zutenetik eta gaur egun lo egin bedaiteke ere gela askok ez dute leihorik. Dekorazioa ere ospital batena dela ematen du, eta inguruan abandonatutako umeentzako udalekua dagoela ematen du. Errealitate erlijioso eta sozialetik at dagoen lekua da gaur egun. Estatua batek errusiar estereotipatu bat erakusten du: “????? ? ????” (Bakearen Alde egin?) igitaia eta mailuarekin. Aurrerago kartel handi batek bertako uraren propietate kimikoak zerrendatzen ditu. Leku honetan egin zen, 1991an Kirgizistango eta Errusiako presidenteen arteko lehen bilera. Boris Yeltsin ekartzeko moduko leku bat zela pantsatu zuen norbaitek. Baina ez da hortik bailarara igotzeko bidea, errekaren beste aldean dago.

Zazpi Zezenak

Leku Urrunen Atlasa: Jeti-Oghuz eta Kok JayikAgian gaur egun sanatorioan ostatu hartzeko arrazoi bakarra (ur termalen igerileku medikalizatua kenduta) bistak dira. Zazpi Zezenak esan nahi du “Jeti-Oghuz” toponimoak. Bailararen beheko partea ixten agertzen den hareharri gorriko mendilerroak ematen dio izena. Kondaira bat dago mendi hauen sorrerarekin lotuta: hemengo errege batek beste bati emaztea lapurtu zion. Lapurretari nola aurre egin pentsatzen bertako gizon zahar batek gomendatu zion emaztea hiltzea: “horrela hildako emazte bat lapurtu du”. Egun batzuk geroago hileta batera joan zen erregea eta bere emazte lapurtutik gertu jarri zen. Zazpi zezen sakrifikatuko ziren hileta horretan eta azkena hiltzen hasi zirenean Erregek labana sartu zion bere emazteari. Honen bihotzetik odolaz gain likido magiko ugari atera ziren, eta zazpi zezenak zein erregea errekan behera eraman zutenk, mendi izugarri horiek sortuz. Mezua? “Ez ezazu zulorik egin beste norbaitentzat, agian zu eroriko baizara zulo horretan”. Kirgizistanen oso harro daude: babes geologikoa izatez gain, hainbat poema, margo eta abestitan agertzen den lekua da.

Loreen Bailara

Leku Urrunen Atlasa: Jeti-Oghuz eta Kok JayikMendian gora goaz errekaren ezkerreko aldetik. Laster aurkitzen ditugu egurrezko zubiak eta lehen yurtak. Eta Karakolen edo Bixkekek baino tenperatura hobea dugu hemen. Kotxe eta furgoneta ugarik ere goranzko bidea egiten dute: gure Urbia, Urbasa edo Urkiola direla ematen du. Han hemenka familiak daude, ostiral pasa, bazkari ederrak prestatzen (horretarako propio igotako labe eta lapiko handiekin) edo euren animaliak zaintzen hor bizi direlako.

Errekan gora egiten dugu, baina ez dugu ur-jauzirik ikusten. Jenish Gol izeneko yurta zelai batera iristen garenean zaldiarekin pasatzen den artzain bati galdetzen diogu: “Waterfall?”. Ez du ulertu, noski. “Suu” esaten diot. Berez ura da, baina errekara behatza zuzenduta ulertuko duela uste dut. Ondoren ur-jauzi bat egiten saiatzen naiz besoak eta eskuak erabilita. Ulertu du oraingoan. Ondo goazela adierazten digu bidean aurrera eginez. Pinudi batera iristen gara, eta goian apartamendu batzuk daude: zibilizazioaren froga, Alpeetako edozein bungalow handi ematen dute. Errusiar itxurako txango batek gora egiten du, praka motzak eta tirantedun kamisetak daramatzate neskek, fresko egiten badu ere. Beherantz estetika islamista duten gazte batzuk doaz. Eta euren tartean zaldian trostan pasatzen diren gazte kirgizak, “nahi duzu etorri?” adierazten didate… baina ez da hori nire plana.

Ur-jauzia

Ez genuen ur-jauzia aurkitu. 2.300 bat metroko altueran, erreka askoz txikiagoa zela ikusita, urarik gabe geratzen ari ginela ikusita buelta eman eta sanatoriora itzultzea erabaki genuen. Google Earthen ikusita, ez geunden oso urrun ere. Beheranzko bidean 8 bizardun jaisten dira kotxean, nasheed batzuk entzuten. Oraindik familia batzuek goranzko bidea egiten dute, baina berandu bazkalduko dute edo yurtaren batean bazkaria hitzartuta dutela pentsatzen dugu. Sanatorioaren ondoan bazkaldu eta gero bueltako bidea egiten dugu, etorrera baino merkeagoa. Karakolen hainbat estatubatuarrekin elkartzen gara taberna batean eta ea ur-jauzia aurkitu dugun galdetzen digute. “No”. Esaten diet. “As usual. Nobody finds it”. Oraindik ez du ilundu, oraindik Ramadanean gaude, baina hainbat kirgiz daude tabernan jaten eta garagardoa edaten. Oso lighta da hemengo musulmanaren jarrera.

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...