Zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak

Kate T. Parker argazkilaria, atleta eta ama da. Bi alaba ditu, orain hiru urtetik argazki kameraren objektibo aurrean jarri izan dituenak. Beraiekin garatu du “Strong is the new pretty” egitasmoa, 2017an argazki liburu legez argitaratuko dena Workman Publishing argitaletxearen eskutik.

(klikatu argazkiak handitzeko).

Zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak

“Nire neskek badakite diren bezalakoak izanda perfektuak direla”, dio indartsua izatean edertasuna ikusten duen Parkerrek; “niretzat nahikoa dute diren bezalakoak izanda eta… beraientzat ere bai”.

Atlantako argazkilariaren alabak “inozoak dira, abentura zaleak, alaiak, zaratatsuak, kirolariak, basatiak eta dibertigarriak -amaren begietara-. Eta halaxe maite ditut nik“.

Zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak

.

“Strong is the new pretty”

Erakusketa baterako argazkiak atontzen zebilela, oharkabean, Parker konturatu zen alabei egiten zizkien argazkiek bazutela nahikoa indar istorio bat kontatzeko. Argia piztu zitzaion zituen irudirik indartsuenak bere neskatoenak zirela konturatu zenean; hortxe zuela behar zuen egi-egiatako narrazioa.

“Bizitza osoan zehar pentsatu izan dut neskatoek askatasuna izan behar dutela gura dutena egin eta izateko. Eta horixe zen argazkietan ageri zitzaidana”.

Zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak

Atleta ere baden aldetik, Parker kirolaria da oso, eta horrelakoxeak ditu alabak ere. Eta berak eredugarritzat emakume indartsu eta beren buruan uste osoa dutenak dituenez, Ellak eta Alicek (9 eta 6 urteko alabek) “gizartean ezarrita ditugun edertasun ereduen gainetik, bakoitzaren izaera eta indarra balora zezaten nahi nuen. Izan ere, zapata zikinak dituen eta ilean begizta jarri nahi ez duen neskatoa ere ederra da!”.

Ilea ondo orraztua eta soineko txukun-txukunak jantzita eramatea ezinbestekotzat ez badu ere, horreek ez du esan nahi Parkerrek printzesen eta tutu arrosen kontra egiten duenik, ez. “Nire asmoa ez da ezeren kontra egin edo tradizionalki femeninotzat hartu diren jiteak arbuiatzea, alderantziz”. Seme-alabek nortasun propioa izatea laudatu nahi ei du argazkilariak, diren modukoak direla ere -guraso guztiak animatu nahi lituzke seme-alabak diren edo ikusten dituzten moduan dokumentatzera-. “Nireak kirolariak, indartsuak, zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak dira”.

Parkerrek mezu bat igorri nahi die alabei argazkien bidez, ahaldundu daitezen, eta etorkizuneko une gogorretan txikitako argazkiei so zeinen ausart izan ziren gogora dezaten: “Ez duzu polita edo perfektua izan beharrik maitatua izateko”.Horretarako, egun neskato bat izatea zer den erakusten duen argazki sorta kaliputsu eta ederra darabil.

Zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak

11 pentsamendu “Zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak”-ri buruz

  • Neskak diren bezela onak dira.

    Mutilak diren bezela txarrak dira.

    Mutilak adoktrinatu behar ditugu. Eta ahal bada, mutilik gabeko ikastolak ere, neskek ez dute zikin eta biolentoekin kontakturik eduki behar. Ez ditugu behar.

    • isildu osasun mentalaren izenean 2015-08-24 08:52

      HAU JASANEZINA DA JODER! Gara, ETB, Berria, Zuzeu, Sustatu, Twitter… berrien heren bat gutxienez feminazismoari buruz dira. Ez duzue ezer hoberik egiteko? Gizonezkook ez dugu bizitzeko eskubiderik? Espainia edo frantziara joateko gogoak ematen dizkit honek, bertan behintzat harnastu daiteke.

      Lehen abertzaleek kiratsa zuten tradizionalistenak zirelako, gero biolentoak zirelako ta orain feminaziak direlako. MARKETING ZERO PATATERO! Atzerritarrak beldurtzeko kapazidadea gero kabendio! gu baino lehenago independizatuko da galizia ere.

  • Ba niri asko gustatu zait artikulua. Gora neska ausart eta lotsagabeak!

  • Ez dakit non ikusten duzuen arazoa. Ez du mutilez ezer esaten. Zergatik sentitzen zarete erasotuak?
    Nesken estereotipoei aurre besterik ez du egiten. Eta hori guztiz duina da.

    • Ane Abertzane 2015-08-24 09:40

      Onartu behar da mutikoak erasotzaile potentzial bezela irudikatzen direla. Aldi berean, neskei “edozer egiten duzula jator eta ederra zara” esaten zaie.

      Nik lehen hezkuntzako irakasle bezela hau egunero salatzen egon behar dut ikastolan. Irakasle ia guztiak emakumeak dira eta ez dituzte mutikoak ganoraz edukatzen. Beren inseguritateak proiektatzen dituzte neskengan, hauek erauntzunkizun oroz apartatuz.

      Eta uste dut begibistakoa dela guztiz sexista dela artikulua. Nesken edertasunaz soilik idaztea sexista da.

      • Benetan daflipat.

        Feministek mamuak ikusten dituztela iruditzen zaidanean esaten dut. Orain zuri esan behar dizut: ez ikusi mamuak ez dauden lekuan.

        Zuk diozunak ez du zerikusirik artikuluan lantzen denarekin.

  • Zuzeu berriz ere matxistei ahotsa ematen. Noiz arte? Askok utzi genion Zuzeu bisitatzeari, gaur egun egoerak berdin dirau.

    • Euskaldun bat 2015-08-24 14:42

      Aizu maitia! Denek zuk bezala pentsatu behar dutela uste al duzu? Ez dakit nor zaren baina oso ziuraski gero ahoa beteko zaizu aniztasuna, errespetua eta antzeko hitzekin. Zuzeu-koek aniztasuna zuk baino hobeto ulertzen dutelako uzten dizute zure iritzia ematen.

  • Euskaldun bat 2015-08-24 15:45

    Zikina, zaratatsua eta zoro xamarra ez den umea ez da umea, hori hasteko. Ospea eta birala izatea nahi duen beste bat, besterik ez. Argazkiak onak dira baina lema hobea aukeratu dezala, zikina ez den umerik ez dut ezagutzen eta.

  • Marasmus femeninus