Lagun bat aurkeztu nahi dizuet
Malik du izena, berea amaren sabelean dago, baina amak HIESA dauka. Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen crownfunding kanpainaren protagonista da. Oraindik Zimbabuen jaio ez de ume baten istorioa da.
Malik-en amak tratamentua jaso dezan laguntza eskatu du MSF-k. SMS baten bidez 1,20 euroko mikrodohaintza egitea proposatzen du. Xedea Malik milioi bat lagun izatea da, horrela bera bezalako milaka umeen amek ere tratamentua jasoko dute.
Kanpaina honen komunikazio tresna indartsuena facebookeko timeline bideoan oinarrituta dago. Bideoa ikargarri hunkigarria da:
SMS kanpaina honek esperientzia bat eskaintzen dio diru-emaileari: Zimbabuen jaioko den umen baten istorio hunkigarria kontatuko dio. 1,20 euro ematearen truke, bizitza baten testigu bihurtuko da emailea. Ze ba? Ba SMSa bidali ondoren kode bat jasoko du. Kode horrekin amigosdemalik.org webgunean bere bizitzaren berri jasoko du.
Kanpainaren arrakasta sare-sozialen erabiltzaileen eskuetan dago orain. Facebook eta twitter bidez zabaldu beharko litzateke. Horretarako hainbat celebriti ditu MSFk bere tuit eta postak bere jarraitzaileen artean zabaltzen. Hona hemen sareetan hedatzen ari den tuitetako bat:
– Lagun bat aurkeztu nahi dizut #Malik du izena. Bere amak HIESA dauka baina 28033 zenbakira SMS bat bidaliz tratamentua jaso dezan lagundu ahal duzu @amigosdemalik.org
Lortuko ote du ‘Pastillas contra el dolor ajeno” bezalako arrakasta?
Informazio gehiago euskaraz helbide honetan: http://komunikasten.wordpress.com/