Krimea ez da Kosovo
Krimea ez da Kosovo
“Krimea ez da Kosovo” bezalako argumenturik entzun duzue azken egunotan? Ukrainako peninsularen independentziaren aurkako argumentu gisa akaso? Kosovo ez da Katalunia, eta Katalunia ez da Euskal Herria, bistan denez. Eternitateraino gaude halako argumentu banalak entzutera, benetan jokoan dagoen auzia, burujabetzaren inguruko eztabaida, baztertuz.
Nahiz eta Krimea ez izan Kosovo, eta Kosovo ezta ere Katalunia, Artur Mas generalitateko presidentea ausartu da ondorioak ateratzera Ukraina eta Errusiaren arteko konfrontaziotik. Unilateralki independentzia deklaratzea “baztertu ezin den aukera” gisa planteatu du Masek, espainiar prentsa hegemonistaren beldurrerako. PPk berak antisistema gisa definitu du presidentea.
Kosovo ez da Krimea
Hona hemen Kosovoren independentzia babestu zuten estatuak munduko mapan berde kolorez tindatuta. Ia ez da esan ere egin behar, mapan berdez agertzen direnak direla, hain zuzen, orain grisez agertuko liratekeenak Krimeako balizko mapa batean. Are gehiago Errusia, Venezuela, Siria eta Ipar Korea dira oraingoz erreferendumaren emaitzak ontzat eman dituztenak.
Erlazionatutako albisteak
- NATOk ez ditu onartzen Krimeako erreferendumeko emaitzak
- Krimeak Errusiara anexionatzea eskatu du formalki
- Ukrainak eta Errusiak martxoaren 20ra bitarteko tregoa hitzartu dute
Ordena argi dago: lehenengo unilateralki independentzia eta gero lasai asko bozkatu. Alderantziz eginez: inperialismoak kontralatuta beti bera garaile. Ikusi zer gertatuko den Kataluinan Herriaren nahiarekin: pikutara joango da espainiar federalismoa eta katalanen askatasuna maila berean jarri eta gainera bozkatuteagatik: ah ze astakeri politikoa!!!
Bai Krimea eta bai Kosovo, bi enklabe estrategiko dira, bi pieza potentzia handien arteko lehian. Sabino Arana britaniarren babesa izaten saiatu zenean noski ez zebilen hain oker…
Hemen lotsagarriena munduko potentzia guztien lotsa falta da.
Potentziari lotsak bost.
Egia da Krimea ez da Kosovo. Krimean ez da garbiketa etnikorik egon berriki Kosovon lez (serbiar guztiak bota zituzten, Iparraldeko lau herri horietan izan ezik). Krimea Errusia izan zen 1954 arte, kosovo, NATO sartu arte sekula ez zen estruktura albaniar baten parte izan. Krimeako kasuan Errusiak ez du ukraina bonbatu, NATOk 99an Belgrad egin bezala. 99an Serbian ez zen estatu-kolpe bat eman orain Ukrainan gertatu bezala.
Baina batzuentzat Kosovo eredu da eta Krimea “ez hainbeste”. Zergatik?