Koronabirusaren alde onak
Koronabirusaren alde onak –
Teoria asko dabiltza mundu osoan zehar Koronabirus ezagunaren sorreraren inguruan: txinatarren laborategiko asmakizuna dela mundua menperatzeko, gerra biologikoaren ustegabeko ondorioa dela, gizakiak ingurugiroan duen eraginaren ondorioa dela, farmazeutika eta Osasunaren Munduko Erakundea utzikeriaren ondorioa dela, Bill Gates-en gezurrezko “plandemia” dela pertsona guztiei txertoa ezartzeko…
Nik bakarrik dakit ez dakidala. Ez dakit, ez bainaiz aditua. Kontua bat ziurra da, ordea: Mundua eten egin da; jende pilaketak murriztu eta mugatu dira (estadioen ikuskizunak, kontzertuak, antzerkiak, jaiak…), etxeratze edo konfinamenduak ezarri dira, kontsumoa murriztu da, bidaiak eta turismoak bat-bateko geldialdia pairatu du…
Zer ondorio ditu honek guztiak? Ba al dira onak?
Ingurugiroarentzat dauden alde onak agerikoenak dira: kontsumoa jaistea ona da, erregai fosilen eta baliabideen kontsumoa jaisteak karbono aztarna jaitsi lezake. Hegazkin bidezko bidaiek jaitsiera historikoa izan dute. Garraio indibidualak -autoa, batik bat- handitu omen da, ordea, garraio publikoaren aurrean. Zentzu horretan, oker. Baina osotasunean, kutsadura maila gutxitu da.
Bestetik kontsumoa moteltzea eta gutxiago bidaiatuz berdin-berdin bizi daitekeela gogorarazi digu egoera honek. Hurbilekoa apreziatzen lagundu digu.
Koronabirusaren erritmoa vs. gizakiaren erritmoa
Zibilizazio modernoaren erritmoa, edo bestela esanda, gizakiaren bizitzaren erritmoa, bizkortu egin zen XX eta XXI mendeetan, industrializazio eta urbanizazioari esker. Erlojuak denbora zorrotzago neurtzen hasi zirenetik. Dirua ahalik eta azkarren lortu eta ahalik eta azkarren gastatu nahi dugu. Kontsumismoa eta materialismoa bere gorenean dago. Sortu-erabili-bota, hori da, gure eskema mentala.
Bidaiatu? Etengabe, ahal bada. Lanera edo unibertsitatera joateko 100 km egin behar ditugula egunero? Beno, kapaz bagara ordu batean egiteko, egingo dugu. Duela hamarkada batzuk, hori ezinezkoa zen, garestiegi eta luzeegi suertatzen zitzaigulako. Urtero, ezinbestekoak ez diren hiruzpalau bidaia -plazerragatik- egin nahi ditugula, milaka km eginez? No problemo. Ez dago arazorik.
Gaixotasun baten erritmoa, baina, beste bidetik doa. Ez du gizakia aintzat hartzen. Aurten, gure buruari gauzak nola egin eta nola pentsatu birformulatu behar izan diogu. Hainbat bidaia, kontzertu, elkartze, jai eta abarri uko egin behar izan diogu. Nago hau guztia ez dela hain txarra. Izan ere, lasaiago bizitzea, gutxiagorekin bizitzea desiragarria eta zilegi da. Hasieran, kosta ahal zaigu, baina laster konturatzen gara, kontsumismoa eta materialismoaren baitan, ezinbesteko iruditzen zitzaigun hainbat gauza ez direla benetan ezinbesteko.
Gizateria murriztu? Ez, inola ere ez. Nahiz eta Koronabirusak milioi bat pertsona hildako eragin, gizaki kopuruaren %0,01 ez da heltzen (1.000.000/7.800.000.000=0,
Euskaldunontzat eta euskararentzat: globalizazioa etetea ona da. Gehiegizko turismoa, immigrazioa handia, bertokoak kanpora bidaiatzea… ez al da euskararentzat kaltegarria? Esan nahi dut, kopuruak txikiak badira, ona izan daiteke, baina azken urteotan egondako kopuruetan, hiztun kopuruan eta dentsitatean ez al du eraginik?
“Krisi” honek gauza onak ez dakit ekarri dituenik baina argiak bai ekarri ditu behintzat.
Norberari bere lekuan utzi dio. Frogatu du non dauden pertsona esnatu eta askeak eta non dauden botere kriminala, parasitario eta totalitarioaren jarraitzale sutsu, itsu eta sumisoak.
Ezjakintasunak herriak hiltzen ditu. Beraz lehen baino lehen ezjakintasuna hil behar da.
Frogatu du ere botereari herriak dion beldurra isiltasunaren bitartez eta bere aurrean markutua egotea irtenbide seguroena bihurtzea.
Esango nuke, freud, ezjakintasunik handiena, hain zuzen, botereari (edo auskalo zeri) kontra egin ustean dabiltzan “espiritu libreek” dutela.