Kontatzen ez dena ez da

 

Aforismo herrikoi batek dio gerra batean egia dela lehenengo biktimetako bat. Gauza jakina da gatazka armatu batean propaganda hobekien darabilena izan ohi dela garaitzeko aukera handiena duena eta, era berean, garailearen kontakizuna izan ohi dela nagusitzen dena. Kontaketarako baliabideak kontrolatzen dituenak, batekoak zein bestekoak, bere interesen neurrira manipulatzen du kontakizuna. Baina gatazkaren kontakizunaren manipulazio hori, hainbatetan, aktiboa izan barik, kontatzen ez diren ñabarduretan datza.

Kontatzen ez dena ez da

Afganistango inbasioan, gerora Irakekoan gertatuko zen bezala, CNN telebista kateak bere egin zuen AEBetako Defentsa Departamentuak ezarritako estilo irizpide bat: hildakoen gorpuen irudiak erakustea bazegoen, baina inola ere ez armada estatubatuarraren erasoek eragindako hildakoenak. Halaxe kontatzen zuen Jugoslavian berriemaile ibilitako kazetari beterano batek: Europako prentsako lankideak kexatzen zirela beren hedabideetako zuzendaritzek espresuki debekatzen zietelako NATOko erasoek eragindako hilotzen irudiak argitaratzea.

Gerra bateko ikusle pasiboak izanik, iritsi gara normaltasunez onartzera gatazkako parte interesatu baten kontakizuna baino ez dugula jasotzen, eta gure iritzia manipulatuta dagoela, ez hainbeste kontatzen digutenagatik, baizik eta kontatzen ez digutenagatik. Eta isiltasun itun horren barruan bertsio hegemonikotik aldentzen diren ahotsak deserosoak dira. Deserosoak eta mehatxagarriak. Horregatik, akaso, iritsi gara normaltasunez onartzera euskal kazetari bat, Pablo Gonzalez, Ukrainako gerrako informazioa eman nahi izateagatik Poloniako kartzela batean egotea. Otsailaren 28tik dago gatibu gatazkaren bestelako egia bat kontatzen ahalegintzeagatik, eta egun arte ez dira ezagutzen leporatzen zaizkion balizko delituak. Aste honetan 2022ko Euskal Kazetaritzaren Sarietako bat eman diote, adierazpen askatasunaren atalean. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen duten errekonozimendua txalotzekoa da eta baliagarria izan liteke, akaso, ahanzturan eroritako afera hau mahai gainera ekartzeko. Baina nago eskumena daukaten asko ez direla egin ahal duten guztia egiten ari bidegabekeria hau amaitzeko. Pablo Gonzalezen bahiketak eskandalurako motiboa izan beharko luke, baina ezerezean geratu da bigarren mailako albisteen txokoan baztertuta. Berriemailea isilarazita, egiaren zati bat da biktima.

Kontatzen ez dena ez da Kontatzen ez dena ez da Kontatzen ez dena ez da

BDZ mugimenduko kidea. Israelen aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak

15 pentsamendu “Kontatzen ez dena ez da”-ri buruz

  • Beraz, esan dituzunak esanda, Palestinaz kontatzen dizkiguzunak ere manipulatuta daude, dena dago manipulatuta eta. Beraz, CAFek jarrai dezala trenak egiten… zuek bezalakoei kasu egiten hasten bada bere burua galduko du eta.

  • Mikel Haranburu 2022-10-27 13:40

    “Kontatzen ez dena ez da…”, baina eta “Otsailaren 28tik dago gatibu gatazkaren bestelako egia bat kontatzen ahalegintzeagatik, eta egun arte ez dira ezagutzen leporatzen zaizkion balizko delituak”. Zeinek daki zein den kontatu nahi zuen “bestelako egia”, zeinek daki horrexegatik eta ez beste ezerengatik atxilo dagoen oraindik, leporatzen zaizkion balizko delituak ezagutzen ez direlarik? Kontraesan honetan zer kontatzeko falta da?
    Ukrainako gatazka odoltsuan, ekainaren 6an hogeita hamabi (32) omen zen hildako kazetarien kopurua. Ez dakigu zernolako egiak kontatzen ari ziren.
    Arazoa da kontatzen dena ere askotan ez dela…

  • “Zeinek daki zein den kontatu nahi zuen “bestelako egia”, zeinek daki horrexegatik eta ez beste ezerengatik atxilo dagoen oraindik, leporatzen zaizkion balizko delituak ezagutzen ez direlarik.”
    Zer da, eta kazetarien atxiloketa prebentiboak zuritzen, ustez demokraziaren alde mantentzen dugu gerra batean. Kontua ez al zen ba Putin autokrata bat dela, eta guk gure demokrazia babestu behar dugula?
    Putinen aurka Putinen metodoak baliatzea egoki da orain?
    Ostias, Mikel. Gauza bat da Ukrainaren defentsa sutsua eta irmoa, eta bestea Poloniaren metodo diktatorialak zuritzea, Pablo Gonzalezek esan dezakeena entzun nahi ez duzulako.

  • Mikel Haranburu 2022-10-28 14:39

    Hitz gutxi baina egia ez diren gauza asko…
    Ea, nik Pablo Gonzalezek esan dezakeena aditu nahi dut; are gehiago, hainbeste hilabetez preso egon eta gero. Beste bat, nire asmoa ez da inoren metodoak zuritzea, ez eta Ukrainaren defentsa sutsua eta irmoa egitea ere. Agian bai, Ukrainako jendearen defentsa, luze eta jori bestetan adierazi izan dudan bezala. Zure hizketa-moldea baliatuz, esango dizut gauza bat dela Poloniak metodo diktatorialak baliatzea eta beste bat Pablo Gonzalezek esan edo konta dezakeena edo egin izan dezakeena. Metodo “demokratikoak” ez luke hobera aldatuko kazetariaren zeregina. Kazetaria kazetari, eta bestelako egiak kontatu nahi dituena, jakin bazekien non ari zen, gerra batean, hain zuzen, eta gainera birritan jo zuen bertara, lehenago ere atxilo hartua izan baitzen… gertaerak ez ditut xehe gogoratzen, ordea.
    Kazetaritza libre eta independentea aldarrikatzearekin bat nator; nire iruzkinean, berriz, artikuluko kontraesanak salatu besterik ez nuen egiten. Alabaina, izenburuak ematen du zer pentsatua, kontatzen ez denaz ari baita.
    Eta nire iruzkinaren zatirik garrantzitsuetari kasu eginez, alegia: “Kontraesan honetan zer kontatzeko falta da?”, galdtzen dut orain: zer ez da kontatzen hemen, Euskal Herrian, non kazetariak Pablo Gonzalezen alde agertzen diren, baina ez hildako 32 haien alde, Putinen “metodoei esker” hil diren horien alde? Zer ez da kontatzen hemen, non abertzaleak Putinekin bat egin ez baina Ukrainaren aurka sarri agertzen diren? Zergatik Berriak -esaterako- kontatzen du, aldi askotan, Errusiak, edo Putinek, zer esan duen, proposatu duen, zer asmo duen, lehendabizi, eta soilik ondoren Zelenskyk zer esan duen, ala Ukrainako lurretan zer triskantzak egin dituzten Errusiarrek? Zer dela eta Errusiaren protagonismo hori eta kritika falta?
    Espartzak berea bota zuen, zaldiaren ostikoaren aipamen hura, jator, azpi-azpitik Errusiaren aldekotasun halako bat isuriz; beste agerpen batzuk ere irakurri ditut, non Ukraina kritikatzen duten, baina Errusia gaixoak “beste erremediorik izan ez duen” egin duena egiteko. Zuk zeuk, Putinek ezer ez digula egin… nahiz eta orain “ustez demokraziaren alde mantentzen dugu gerra batean” gauden…
    Esandakoak berriro irakurtzeak merezi luke (ez Erramun Errusiazalearen lerdokeriak, Maidan, estatu kolpe eta nazien eta ogilabeen ipuin txar horiek…); hilabeteak pasa dira. Zabaletak Errusiak gerra galduko ez duela iragarri zuen… beste bi hilabete joan dira, eta Errusiak une honetan ez daki zer egin… Putinek esaten dituenak, vodka litroka edan izan balu bezala… eta gertakari asko gertatu. Hori bai, bonbardatzeak ez dira eten… ez “erreferendum” (kar, kar, kar) egindako eremuetan, beraz, “Errusian”, eta ez Ukrainako beste hirietan (denazifikazioaren estilo modernoa?). Hala ere, Errusiak ez du helburu bakarra ere erdietsi, gisaz, aitzitik ere, Ukraina libre den zatian lehen bezain “nazi”, militarrago ere, NATOtik hurbilago, beste estatuak ere armatuago, Errusiarekiko harremanak etenda, Errusiarrak bitartean ‘in albis’, baina pobreago, hirurogeita hamar mila Errusiar gutxiago, armada txatarra bihurtuta…
    Nik 60 urteko atzerapena salatu nuen, Errusiak nola jokatzen duen; gerrraren ondoren, Errusiak dukeen atzerapena, Europaren aldean behintzat, halako bi izanen da, 120 urte. Ipar Koreak, Argentinak, Iranek, Bielorrusiak, Eritreak eta beste batzuk badakikete zer espero zaien, zeren eta Txinak edo Indiak, horiek, egun esan ohi den gisan, askoz goragoko beste liga batean jokatzen baitute.
    Poloniak bat egin zuen Ukrainarekin hasieratik, eta gerra batean daude, bete-betean. Ez eska bake garaietan eskatzen ahal dena “operazio militar berezi batean” sartuta daudenean, gaudenean.
    Pablo Gonzalezek aske behar du, bai, baina bere lana egia kontatzea da, ez “bestelako egiak”. Ez, behintzat, Euskal Herrian aspaldian zabaldu den propaganda Errusiar gezurtia, egunero egunero Errusian bertan zabaltzen jarraitzen dutena.

  • “Kazetaria kazetari, eta bestelako egiak kontatu nahi dituena, jakin bazekien non ari zen, gerra batean, hain zuzen, eta gainera birritan jo zuen bertara, lehenago ere atxilo hartua izan baitzen”. Ekainaren 6rako Ukrainan hil dituzten 32 kazetariei hori aplikatzen diezu?
    Lotsagarria da zurea, Mikel.
    Polonia bera, kazetaria atxilo eraman eta inkomunikatuta duena, gerran al dago? Noiztik? Norekin? Gerran ez dagoen herrialde batek gerra justizia aldarrikatzea nola demontre zuritu daiteke? Poloniak, EBko kidea bera, zenbat urteko atzerapena dauka Europarekiko? Bizitua zara bertan? Ezagutzen duzu herrialdea? Nik bai, oso ongi.
    Hara, aurrekoan beste ukrainar bat ezagutu nuen, nire ohiko tabernako zerbitzariaren mutila. Donbasekoa bera, Mariupolkoa (neska Kiev iparraldekoa, bien ama hizkuntza errusiera. Neskak ukraineraz badaki, mutilak ez). Putinek Kieven bonba nuklearra botatzea nahi du. Flipatzen utzi ninduen. Gorroto bizia. Antza bere auzoa goitik behera suntsitu zuten Azovekoek. Neskaren jarrera, “bukatu dadila”. Inbasioaren lehen asteetan iritsi ziren errusiarrak bere herrira, eta herritarrekin tratua “egokia” izan omen zen (orduan egin zuen berak Euskal Herrira). Gero txetxeniarrak, eta horiek basati hutsak omen dira. Gerra krimen ugari egin omen zituzten: bortxaketak bereziki, beldurgarria izan omen zen (herrien artean abisuak, “txetxeniarrak datoz!”). Lapurretak ere bai, ugari. Hilketak ere bai. Azkenik milizia ukrainarrak (txetxeniarrak donbassera joan ostean) paseillo modukoetan, pertsona batzuk eraman zituzten, antza “kolaborazionistak”.
    Esan nizun, eta mantentzen dut: Errusiak ez du gerra hau galduko. Putinek ez du galduko. Eta porrota eragozteko mundua amaitu behar badu, amaituko du. Bonba bakarra nahikoa du horretarako. Hori zen nire kezka otsailean eta horrek segitzen du nire kezka izaten. Putini ez zaio ongi atera jokaldia, baina pentsatzen baduzu porrota onartuko duela, oker zaude. Azken azkeneraino joango da, eta berekin eramango gaitu.
    Eta hara, Ukrainako naziak ez dira desagertu. Errusiako naziak desagertu ez diren bezala. Ikusi nahi ez duena baina itsuagorik…
    Bitartean, poliki-poliki baina etengabe, gertuago dago amaiera nuklearra. Eta dena zergatik? Eta herrialde batek eskatutako influentzia eremuak ez errespetatzeagatik. Bai, Ukrainaren burujabetza eta nahi den guztia. Baina gu espainiar eta frantsesak gara, eta Ukrainak ez zuen armarik bidaliko gure autodeterminazioaren alde. Ukrainaren borondatea, baina garai berberean, berberean!, Sahara Marokori abandonatu diogu, eta armarik ez da bidali, eta ez du inork ongia eta gaizkiaren arteko mugarik ezarri. Tigray Etiopiari. Yemen Saudiei.
    Baina Ukraina errusiarrei (botoen %50 errusiarzalea zenean 2021ean)? Hori sekula ez! Hortxe dimentsio morala. Hor ongia eta gaizkia. Horrek bai merezi duela apokalipsia.

  • Ba Oteri esker jakiten dut munduan benetan zer gertatzen den. Honek beti egia dio. Ulertzen ez dudana da nola litekeen herri honetan hainbeste Ba Ote izanda, herri hau dagoen bezala egotea. Aspaldi behar genuen izan independenteak eta punta-puntako herrialdea. Pablo horrek errusiar naziotasuna zuen eta horri gehitzen badiozu apur bat kazetari ezhoikoa izatea… ba Polonian gaizki zabiltza. Polonian nazioa defenditzen dakitelako era ez hemengo pelanbreras guzti hauen moduko neoliberalismoaren txotxongiloak. Amazonen gutxiago erosi, Ba Ote.

  • Haranburu, buru gutxi. Bi kontu; Pertsona bat torturati dute eta hilabeteak daramazki atxilotua. Irakur itzazu Pertsonen Eskubideen Karta. Bigarrena: Errusiarrek errusiar izateko eskubidea dute, euskaldunok beharko genukeen bezala.

  • Hara, Garagarra. amazonen ez dut erosten. Ba al dakizu zuk, interneten sartzen zaren bakoiztean, Amazoni dirua ematen diozula? Bezos finantzatzen zabiltzala, ni bezalaxe? Amazonen diru sarrera nagusietako bat ez dela gauzak saltzea, hodeia baizik, eta hor, garagarra, zuk eta nik berdin berdin aberasten dugula Amazon? Harrokeria gutxiago Amazonekin, Garagarra, zu ere nire zelai berean baitzabiltza. Monopolioek hori dute. Besteen ustezko faltak zuzendu aurretik, konprobatu zureak. Gehiegi eskatzea da hori zuretzat, baina tira. Zuk segi esaten amazonen erosten dudala, eta zuk ez diozula Bezosi dirurik ematen.
    Gogorarazten dizut amazonen aurka egin duen Udal bakarra EHBilduk gobernatzen duen Oiartzun dela. Baina zu bizi zaren fantasia beste bat da, eta egiak berdin dizu.
    Hortik aurrerako guztia ad hominem falazia, eta kutre xamarra aukeran.
    Polonian nazioa defenditzen jakingo balute, ez lituzkete beren herritarrak kanpora bidaliko. Eta hara, Polonia, Errumania eta Bulgariaren atzetik hiritar gehien kanporatzen dituen herrialdea da. Zuk horrenbeste gorroto duzun migrazio sortzaile den herrrialdea da Polonia. Hauek txuriak, hori bai.

  • Eta taberna aipatu didazunez, jakin ezazu El Pais eta La Vanguardia izaten dituztela. Belarritako gutxi taberna horretan.
    Ai, Garagarra, zeinen mugatua duzun mundu ikuskera.

  • Mikel Haranburu 2022-10-29 11:38

    Nagore, nahiko gore. Zuk zer dakizu pertsona hori torturatu duten? Pertsonen Eskubideen Kartan ez du deus esaten. Pertsona horrek aske behar zuen, baldin eta deliturik egin ez badu; are gehiago, deliturik egin izan balu ere, aske egotea ez nuke gaizki ikusiko. Beste gauza bat da pertsona hori gerran sartuta dauden batzurentzat arrisku bat izatea.
    Errusiarrek Errusiar izateko eskubidea dute, bai, baina, non? Ez duten eskubidea da Errusiar diren lekua, eta haiek Errusiarrak direlako, leku hori ere Errusia izan dadin. Horretarako eskubiderik ez dute.
    Gogoratu Errusiak gerrari ekin zionean arazo handia omen zirela Donbas eta bertako Errusiar jendearen pairamenduak eta… Gerraren une hauetan, Kherson eta Zaporizhia ere, inoiz herri errepublika independente izan ez direnak omen dira Errusia izatekoak… Bertako Errusiarrek ere, nola ez Errusiar izateko eskubidea dute… edo…

  • Mikel Haranburu 2022-10-29 12:06

    Ba ote!, aurreko iruzkinean gu geu ere gerran sartu gaituzu… eta Polonia ez dago inongo gerratan sartua? Bada, sarturik ez egoteko, ahalegin handiak egiten ari da Ukrainarren alde, ezta?
    Utz ipuinak alde batera, Ba ote! Donbaseko bizpahiru Errusiar lagunek kontatzen dutena ez da gerraren zioetako. Munduko ardatz eta geopolitika omen zen… NATO, hori da Errusiar telebistan aldarrikatzen duten gerra orain, egunotan. Gorrotoa diozu? Jakina. Nik esana dut lehenago, Errusiarrek ezin jasan dutela Ukrainarrak bizi diren bezala bizitzea (edo eta Europan sartzea), haiek 60 urteko atzerapenean geldituta (bai eta darabiltzaten armak, notikinak eta are mapak ere, orain urte askotakoak…).
    Perspektiba, bai, historikoa. Nik dakidan apurra, zera, Errusiak Donbas Errusiartu du urtetan zehar, orain Ukrainako hainbat eremu desukrainartzen ari den bezalatsu. Aspaldiko kontuak dira, ez 2014tik honakoak. Populazioak mugiaraztea ‘hobbie’ izan da Sobietar Batasunean. Berdin egin zuten Georgian. Gero, denak dira Errusiar, beren eskubiedekin, eta Moskuk (Putinek; ukatzen zenuen KGBtar horren protagonismoa, baina azken aldiko emanaldietan oso argi geratu da nork agitzen duen han…), jakina, defentsan dator…
    Neskaren jarrera ona da: “bukatu dadila”. Putinek bere helburuak erdietsi dituenez, nola ez (kar, kar, kar) utzi beharko lioke armak, dirua eta Errusiarrak -badaezpada urrutiko errepubliketakoak, nagusiki- zarrasteltzeari, eta gerra bukatuko litzateke. Ukrainak borrokatzeari utziko balio, Ukraina bera bukatuko litzateke.
    Ukrainako naziak (zernahi diren Ukrainan naziak, Italian edo Espainian izan ez daitezena…) nazi, eta demokratak (zernahi diren demokratak mundu guztian…) demokrata (beharbada, erdia baino gehiago, Ukrainan, diot, jaja). A, zer herrialde nazia hori, agintean aktore komiko bat jarri zuena…
    Putinek ez du bonba atomikorik botako, nire ustez; den baino ergelagoa litzateke horretarako bere armadaren erdia suntsituta ikusi nahi badu aurretik… eta badaki, gainera, bonba horietako bat mugitu orduko, ez dakit nork, ez dakit nondik, Poloniatik edo Donbasetik, baina eroriko zaion jipoa sekulakoa izanen dela. Bai, propagandistak horretan ari dira, orain bost hamarkada bezala, Ukraina dela eta ez dela, eta Errusiarrak direla eta ez direla. Baina, egia hiltzen utzi behar ez badugu, manten dezagun bizirik, eta bereiz ditzagun egia eta propaganda.

  • Gogorra behar du izan orain “ezker antiimperialista”koa izatea. Putin bezalako pertsonajea ezin publikoki defenditu baina aldi berean mendebaldearen eta NATOren aurka dagoen ororen alde egin behar… eta hau komeriak. Ekilibrio asko egin behar Ba Ote. Beraz Hernaniko txakurrada ElPais eta horrelakoak irakurtzen dabil… uste al duzu harritzen nauela? Aspaldi utzi zenioten euskaraz hitz egin eta irakurtzeari, jada zeuon artean ia gehienak maketoen kruzeak zarete eta oporreran al pueblo joan beharra duzuen los vascos zarete. Inoiz baino txakurragoak zarete. Baina orain gainera informatikan eta Interneten trebeak, nola funtzionatzen duen badakizue eta. Ez diguzu esan errusiar ahoberoarekin zein hizkuntzatan mintzo zinen…

  • Hernaniarra naizelakoan, ala? Ba ez naiz.
    Eta hara, errusiar ahoberoarekin euskaraz, ederki ikasi zuen eta 2015ean ona etorri zenean, azoviten bonbetatik ihesi. Neskak ez daki, eta ez diot jarrera onik atzeman hizkuntzaren kontuan. Martxoan etorri zen eta denbora izan du
    baina ez dio ekin.
    Nire herria Gipuzkoan dago. Lehengusu guztiak, Lesakan eta Beran ditudanak salbu, gipuzkoarrak ditut. Ez duzu atake pertsonal bakarra asmatu, Garagarra. Trolleatzeko ez duzu balio. Zure frustrazioak beste moduren batera kudeatu.
    Portzierto, nik Ukrianako inbasioa gaitzetsi nuen otsailean bertan, zuzeuko nire iruzkinak lekuko. Ez dizut horretan leziorik onartzen, Garagarra. Eta Putinen aurka nagoela badira urteak. Batzuei mitoa erori zitzaizuen otsailean. Putin baitzen zuen estilokoen musa. Eskuin antiglobalistaren idoloa. Ikusi besterik ez dago hemeroteka. Azken 15 urteetan Garagarraren kuerdakoak ibili zarete Putin goresten europa osoan, eta orain egia ezkutatzeko, antiputinetan antiputinenak. Konbertsoaren fedea. Eta ezkutatzeko, erasoak. Betiko eskuin rantzioa.

    Mikel, ez dakit nola neurtzen duzun atzerapena, baina Ukraina eta Errusia igualtxo dabiltza.
    Hau ez da inbidia kontua, edo errusiarrek ezin jasana ukrainarren sutezko demokrazia, hau estatuen influentzia eremuen kontua da. Eta Errusiari ez zaizkio onartu, jokaldia egin zuen, hasierako planak gaizki atera, eta honela gaude.
    Kuriosoa da, Errusiari ez dizkiogu influentzia eramuak onartu, baina aldi berean Maroko, Saudi Arabia eta Etiopiari bai, eta zuetako inor ez da horiekin asaldatu. Ez duzue gerrarik edo arma bidalketarik babestu kasu horietan. Ukrainakoan bai. Eta gainera, hau da ongia eta gazikiaren muga. Hau da aintiiperialismoa identifikatzeko erregela, ez besteak.
    Eta uste baduzu Putinek boterea utziko duela oso oker zaude. Putinen etorkizuna hasi duen gerra honi lotua dago. Galtzen badu, akabo Putin. Alternatiba horren aurrean bonba nuklearra erabiliko du.

    Eta hara, ofizialki gu ez gaude gerran. Baina zuk Poloniak kazetari bat atxilotu eta inkomunikatu izana deklararu ez den gerra legediarekin zuritu duzu. Gerran bageunde, NATOren abioiak leudeke Ukraina babesten. Hori ez dugu nahi, baina zuk ontzat eman duzu Poloniak gerra zuzenbidea aplikatzea. Enfin.
    Apokalipsia gertuago. Eta 15 urteko umeen analisiak: ukraina aurreratua errusia ez eta hori ezin dutenez jasan inbasioa. Enfin.

  • Mikel Haranburu 2022-10-30 11:43

    Urtetan, Ba ote!, urtetan neurtzen dut atzerapena, esan dudan bezala. Inbidia bada, badute, Errusiarrek. Errusiarrek altzairua tonaka lapurtu dute Azovstalen; garia ere tonaka ebatsi, eta gero saldu. Baina inbidia gizabanakoena da. Etxeko tresnak ehunka eta milaka ohostu dituzte Ukrainan, beren etxeetan ez dituztenak, edo zaharragoak dituzte eta berritzeko. Argazkiak ikustea baduzu; Errusiaren izenean suntsipen-lanean ari direnen adierazpenak ere bai.
    Errusiak ez dio Ukrainari bizitzen utzi nahi, edo Errusiarrek (denek ez, noski) ez diete Ukrainarrei (denei, bai) bizitzen utzi nahi. Kiyveko zein Khersongo.
    Errusiaren influentzia eremu? Zer ote da hori, noraino irits liteke, zergatik bestek, Poloniak kasu, ez du berea izan behar…?
    Gu ez gaude hemen, ordea, horrelakoak erabakitzeko, ni behintzat ez; Maroko, Saudi Arabia, Etiopia, Txina ala Britaina Handia. Hortaz, nik ez dut halakorik erabaki, ez dut armarik bidali, nahiz eta bidali dituztenaz pozten naizen; nik ez dut hura eta bestea babesten. Iritziak ematen ditut, arrazoiak bilatzen, gezurrak azaltzen, propaganda ukatzen… eta horrelakoak. Horretarako, azierto handiaz ala txikiaz, jasotzen dudan informazioa aztertzen saiatzen naiz, konparatzen, hausnartzen, ea esaten direnek zentzurik duten ala ez.
    Esaterako, Putini buruz diozuna; nik ez dut inon esan Putinek boterea utziko duenetz, nik gogoan dudalarik. Bai, ordea, zulo batean sartu zela, eta ea hura bera eta Errusia bera nola ateratzen diren bertatik. Eta berretsi nuen geroago: ume baten kasketa batean bezala, zuloan sartu eta gero eta barrurago, ez duelako lortu lortzen hain erraz uste zuena. 65 kilometroko armada zutabea sartu zuten Ukrainan… paseoa izanen zelakoan…
    Ez, Putinek ez du boterea utziko… kenduko diote, ala tiro pare bat emanen diote, ala Errusian gauzak aldatuko dira, ala hemendik urte gutxira gaixotasunez hilko da… aukerak badaude. Atomikoa? Baliteke… baina orduan, bai, seguru, akabo Putin. Eta gerra galtzen hasi zen otsailaren azken egunetan… edo martxoaren lehenetan…
    Egun haietan bertan, Poloniak, baina ez bakarrik Poloniak, bat egin zuten Ukrainarekin, errefuxiatuak milaka hartu, armak ematen laguntzeko prestatu, adierazpenak egin… eta Pablo Gonzalez euskal (baina ez bakarrilk euskal) kazetaria atxilotu. Zergatik? Kazetaria izateagatik akaso. Ez, beste kazetari asko ibili da gatazkan, eta hiru dozena pasa hil ere. Ez dut nik ezer zuritzeko arrazoirik edo aukerarik, ahalbiderik. Eta esana dut aske behar duela, eta ez zaidala inporta aske egotea… deliturik egin izanik ere!!
    Eta zuk egozten didazu Poloniaren ez dakit zer legediaz zuritu izana kazetari (baina ez dut ezagutzen eta ez dakit zer egin duen, kazetaritzaz gaina, bi aldiz atxilotua izateko…) baten atxilotze eta kartzelatzea…
    “Gerran bageunde” diozu; Errusian ere, debeku zen gerra hitza esatea, “operazio militar berezi” deitu baitzuten ofizialki, baina azkenean, telebistan ere, onartu dute GERRA esatea. Eta ez hori bakarrik: iritzia sortzen (baina herritarren iritziak kamusten eta itsutu arazten) duten intelektualek (!?), egun hauetan zera diote, NATOren aurkako gerra dela, eta AEBren aurkakoa, eta mundu guztia -figuratuki- Errusiaren aurka dagoela, eta tar-tar-tar…
    Hori diote, beren barne kontsumorako, gerra honetan amore eman ez eta Ukrainatik alde ez egiteko.
    Agian Polonian bizi izandako ume baten analisia da, ezen, Errusiak Ukraina suntsitu behar duela, oso naziak direlako han, Malasombra anaiak baino gaiztoagoak (benetan gaiztoak baitziren…), eta Ukrainarrei negu gogorra pasarazi, NATOk ez omen diolako bere goxoki… et, et, eremu santua errespetatu…
    Hasieran bezala gaude; geopolitika, geoestrategia, munduko ardatzak aipatzen dituzue, baina Errusiak 200 edo 300 mila soldadu Ukraina suntsitzera bidali, eta milioika bonba bota, bitartean Luhansk, Donetsk, Zaporizhiako eta Khersongo (bat, bi hiru, lau, zer inporta du…?) herri errepublikak (Errusiarrak, noski) bonbaketa pean erabakitzen beren etorkizuna… Berriro diot, arrazoi gehiegi gerra bakar baterako, eta ezin arrazoi guztiak josi…

  • Mikel Haranburu 2022-10-31 22:06

    Hara, Ba ote!, ikus dezagun atzo Berrian kazetari Igor Susaetak argitaraturiko elkarrizketa: https://www.berria.eus/paperekoa/1947/018/001/2022-10-30/sobietar-batasunaren-garaitik-bada-natoren-ikuspegi-desitxuratu-bat.htm?utm_source=Telegram&utm_medium=Sare_sozialak_CM&utm_campaign=jakinarazpena
    Lehenengo galderatik, Igorrek Putinekiko halako errespetu bat adierazten badu ere, geroago ere sumatzen dena, elkarrizketatuak ez dio uzten bide horretatik joaten, eta errepaso mardula egiten du Claudin delakoak gure artean tratatu ditugun gaiez. Horra hor Putin eta bere aginte-era, Errusiaren pentsaera inperialista patologikoa, Txinaren aipamena, NATOren ingurukoak… Nire iritziak sendotu besterik ezin dut egin, hitz horiek irakurrita. Claudin, antza, ez baita ni bezalako 15 urteko ume “indokumentatua”…