Asmi Molina intersex ekintzailea, Zilarrezko Gehitu Saria 2022

Asmi Molina intersex ekintzailea, Zilarrezko Gehitu Saria 2022 –

Dagoeneko ibilbide luzea egin duen Zilarrezko Gehitu Saria berriro emango da aurten. Urtean zehar edo bere ibilbidean LGTBIQ+ komunitateari babes publikoa eman dion pertsonari, elkarteari, administrazioari edo erakundeari ematen zaion garaikurra da.

Asmi Molina intersex ekintzailea, Zilarrezko Gehitu Saria 20222022. urte honetan, Zilarrezko Gehitu Saria Asmi Molina Fernandez intersex ekintzaileari emango zaio, Intersexualitate-motaren bat duten pertsonen eskubideen alde egin duen ekarpen nabarmenagatik, eta bere aktibismoarekin pertsona horiek oraindik ez dituzten ikusgaitasuna areagotzen eta erreferenteak sortzen laguntzeagatik.

Kolektibo gisa oraindik ditugun erronka izugarriei aurre egiteko, konpromiso pertsonala ezinbestekoa dela gogoraraztea inoiz baino beharrezkoagoa den une honetan, etenik gabeko konpromisoaren eredu da Asmi, baita zailtasunak gainditzearen adibide ere.

Bere lana aitortzea bereziki komenigarria da une honetan, ez bakarrik Gehituk duela gutxi txertatu duelako elkartearen definizioan Intersex kolektiboaren i letra, baita orain aurkeztuko delako Euskal LGTBI+ Lege Integralaren testu-proposamena ere (Gehituren parte-hartzearekin prestatu dena), eta, jakina denez, Asmik ekarpen nabarmena egin duelako testu horren idazketa-prozesuan. Gogoan izan behar da, ildo beretik, joan den maiatzaren 24an aditu gisa egon zela Eusko Legebiltzarrean, Transexualak Genero Identitateagatik Ez Baztertzeari eta Haien Eskubideak Aitortzeari buruzko Legea aldatzeko Proposamenari ekarpenak eginez.

Era berean, aitorpen honek balioko du azpimarratzeko Gehituk, Asmirekin ez ezik, Intersex kolektiboarentzat erreferenteak diren beste pertsona batzuekin ere.

Asmi Molina intersex ekintzailea, Zilarrezko Gehitu Saria 2022

Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkartea.

2 pentsamendu “Asmi Molina intersex ekintzailea, Zilarrezko Gehitu Saria 2022”-ri buruz

  • Aurrekian TVE1en LGTBIQA+ irakurri nuen. Zuen idatzian LGTBIQ+ erabili duzue eta LGTBI+ ere bai. Aklaratzen al zarete?! Edo “A” (ez dakit zer den ere) diskriminatzen ari al zarete? Hau nahastea…

  • Amonamantangorri 2022-10-29 18:00

    Galdera klabea da “+” horrek zer adierazten duen: LGTBI+, alegia, homosexualak, transexualak, Sexu Garapenaren Nahasmandu kromosomiko bat daukan jendea eta “GEHIAGO”?

    “Gehiago” horren parte gisa aipatu izan dira: sexu-irrika handirik ez daukan jendea (A), hurkoaren ala norberaren oinazeaz sexu-gozamena sentitzen dutenak (BDSM), fetixistak (K), noizean behin soineko eta emakume lentzeria janztea maite duten gizonezkoak, pelutxezko panpinez mozorrotuta berotzen direnak (bai, benetan), beren burua ezein generotik at kokatzea gustoko dutenak (Q) eta abar amaigabe bat.

    LGTBIko “i” delakoari dagokionez:
    – Ez da sexu-orientazio bat (LGB)
    – Ez da sexu “identitate” bat (T)
    – Ez da aipatutakoak bezalako bizitza estilo, sexu-zaletasun edo norbanokoon pertsonalitate-bereizgarri bat (+)

    Beraz, baita ere zilegi da galdetzea zer egiten duen “i” letrak sigla horien artean. Nik badaukat buruan esplikazio posible bat.