Konkista ez; inbasioa

Konkista ez; inbasioa –

Aspaldi ez dela, sintonia honetan bertan entzun nion erretreta hartua duen historiagile bati geure buruari galdetu eta pentsatu beharko dugula zergatik esaten den penintsula erromatarrek konkistatu egin zutela eta, aldiz, musulmanek inbaditu egin zutela. Txikikeria bat dirudien arren, konkistatu eta inbaditu ez dira sinonimoak, bi hitzek duten karga ezberdina delako.

Konkista ez; inbasioaAdibidez, espazioaren konkistaz mintzo gara, lorpen bat dela adierazteko; hori horrela, espazioaren konkista positibotzat hartzen da. Orobat, bikotekidea hitzekin konkistatzen da eta bihotzak konkistatzen dira; konkista bat bestea limurtzean datza. Baina espainolek ez zuten Amerika hitzekin konkistatu, odol eta gar baizik, ezpataren metalaren zorrotzaz eta arkabuzen suaren bidez; Ameriketako biztanleentzat ez zen inolako lorpen bat, sarraski eta hilkintza gupidagabea baizik, eta amerikarren bihotzak limurtu ordez, ezpatez erdibitu zituzten espainolek.

Inbasio hitzak, berriz, lurralde bat indarrez hartzearekin du lotura argia. Horregatik ez da kasualitatea espainolek biharko festari begira Amerikaren konkistaz mintzatzea, Amerikaren inbasio odoltsua zuritzeko asmoz. Nik behintzat argi daukat: Amerikaren konkista ez zen izan, Amerikaren inbasioa baizik. Mintza gaitezen zuzen eta egoki.

Konkista ez; inbasioa

Konkista ez; inbasioa

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea —erretreta hartuta baina ez erretiratuta— poeta, idazlea eta artikulugilea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), Aingurak eta Arrangurak (Pamiela, 2018) eta Hitzen hasperenak (Maiatz, 2019). Zuihitsua saikaera da bere azken liburua (Dakit, 2022. Ohiko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere, berrehun baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara itzuli ditu Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo, Joan Margarit eta Ernest Hemingway-en poemak, Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (2010-2014) eta Nafar Ateneoaren Euskara eleduna (2017-2020) izan da.

2 pentsamendu “Konkista ez; inbasioa”-ri buruz

  • Inbasio hitzak, berriz, lurralde bat indarrez hartzearekin du lotura argia. Hori. Gauza berbera gertatuta Ukrainarekin.

  • Bai, Bikila: Maidaneko Erregimen naziak zuen laguntzarekin Ukraina inbaditu du bertan ukronaziak ez direnen aurka genozidio bat gauzatzeko. Zorionez Donbaseko herri miliziak eta Errusiar Federazioko Armadak gogor diardute masakre hori gauzatu ez dadin.Slava Novorrussia!
    Maidaniten jarduera militarra angloek Australian eta Ipar Amerikan egindako bertakoen akurkao esterminio gerren parekoa da.