Komunak ikur dabiltza Errusian
Sochiko Joko Olinpikoak historiako garestienak dira, tartearekin, gainera: 36 mila milioi euro, agindutako aurrekontua baino bost aldiz gehiago, eta duela lau urte Vancouverren jokatutako neguko JO baino 25 bider garestiago.
Oposizioaren arabera, Vladimir Putinen inguruko jendea ari da gehiegikeria eta ustelkeriatan. Aberaskeria itzelean ei dabil bat baino gehiago.
Lukurreria horren ikur bihurtu da tuiterlari errusiarren artean, honako argazki hau:
Argazkia BBCko korreponsal batek egina da, Steve Rosenberg izenekoak, eta astelehenean bere twitterrean zabaldu zuen. Gizonezkoen biatloneko zentro olinpikoan hartua da, bezala, eta bi komun-ontzi horiek ikusita, ematen du eseri aurretik papera eskatu behar izateaz gaineko beste arazoren bat ere egon daitekeela.
Gary Kasparov berak ere, ironiaz hartu du kontua:
Toilets aside, spending/stealing $50b of Russia’s money to destroy a beautiful place in attempt to showcase a dictator’s power is no joke.
— Garry Kasparov (@Kasparov63) January 20, 2014
Beste batzuek jarrera homofoboekin lotu dute kontu hau guztia, esanez agian Moskun uste dutela gizonezko homosexualei komunera binaka joatea atsegin zaiela…
Izanak izan, bi komu-ontzi bata bestearen ondoan jartzeko kontu hau ez da berria Errusian, gezurra badirudi ere. Egia da argazki hori dabilela ustelekeria eta gehiegikeriaren ikur bihurturik, baina, sinesten ez badidazu, hara hemen adibide gehiago.
Alferreko gastuaz gain, ezin dugu ahaztu jokoetarako aukeratu den herrialdean garbiketa etniko izugarria gertatu dela eta gertatzen ari dela. Bertan, Urtzi Urrutikoetxearen erreportajeak asteon ederto erakusten digu, herri zirkasiarra (ipar kaukasiarrak) etengabe sarraskitu du errusiar inperialismoak azken ehun urtean, eta horren ondorioz, erbeste latzean aurkitzen dira haietako guztiz gehienak. Arrazoi hori eskubide zibilen murrizketari gehitzen badiogu, argi eta garbi ondorioztatu dezakegu ez dagoela batere arrazoirik errusiar erregimenaren luzimendurako atontzen ari diren neguko jokoei boikota ez egiteko, Hegoafrikarekin egin zen moduan.
Ez dago Hegoafrikarekin paralelismorik egiterik. Errusia herrialde demokratikoa da. Egia da XIX mednean Kaukasoan sarraskiak gertatu zirela eta hor errusiak defizit bat du hauek onartzean. Baian hori bada irizpidea… ea nork egiten dien boikota Brasilgo Futbol Mundu txapelketari, 2016ko Rio Janeiroko Joko Olinpikoei, AEBko Mendebaldean gertatzen den edozerri…
Hemen gertatzen ari dena da Errusiaren konrtako propaganda joko bat, geopolitika tarte.
Suso de Torok dio: “Katalanak indarrez zapaltzen duen Espainia hau ez da demokrazia”
Edozeinek: ” zirkaziarrak, txetxeniarrak, dagestandarrrak, errusiarrak berak… bortxaz txikitzen Errusia ez da inondik inora demokratikoa”… Horri hau guztia erantsita: ustelkeria, kazetarien eta opositoreen triskantza, minoria sexualen eskubide urraketa, botere exekutiboaren eta judizialaren arteko banaketa eza eta abar eta abar eta abar.
Errusia ez da autodeterminazioa onartzen ez duen Estatu bakarra, ez eta oposizioa jazartzen duena (portzierto, hain demokratak diren batzuek errusiak baino gehiago jazartzen dute), ez gutxiengo etnikoei gaur egun izatearren oldartzen zaiena (hori Frantziak edo Italiak egiten dute, adibidez), ez ustelkeria duen estatu bakarra (Errusian ere ustelak kartzelara doaz baldin eta adina botere ez badute), ez botereen arteko banaketa onartzen ez duen bakarra… baina bai kontran halako boikotak eta abar entzuten diutuen Estatu bakarra. Zergatik?
Frankismoaren mamuak gainetik kentzeko tenorea da! Errusia demokrazia bat da “demokrazia” nahiago nahi baduzu, baina gaur egungo Estatu “demokratiko” denak dira kakotx artean “demokratikoak” (kakotx gabekko demokraziarik nik ez dut ezagutzen, Bolivia edo Venezuela agian)
Argi dago Errusian ez dagoela demokraziarik. Esaterako:
.
Siberian dagoen Guantanamo kartzelan mundu osoan zehar bahitutako jendez beterik dago.
.
Bere agintaldian Putinek, berak sinatuta, genero eta adin guztietako 4.000 pertsona baina gehiago exekutatu du mundu osoan zehar dronen bidez.
.
Irak, Afganistan eta Libia erasotuz eta inbadituz ehun-milaka hildako, elbarri eta umezurtz eragin du.
.
Mundu osoan zehar, bereziki Ameriketan, mota guztietako diktadura eta mugimendu atzerakoi bultzatu du: azkenak Honduras, Libia eta Sirian. Lehenago Txile, Argentina, Nikaragua, El Salvador eta abar luze batean.
.
Mundu osoko gobernuak, baita lagunak ere, eta erakundeak espiatzen ditu. Espioitza hori salatu duen Edward Snowden Estatu Batuetako enbaxada batean dago babestuta.
.
Errusiako herritar beltzen portzentaia %12,1 da, baina kartzeletan dauden gizonen % 40 da. Bazterketa arrazistak dirau Errusian.
.
Errusiako gobernuan bi alderdi politiko txandakatzen dira, biak eskumakoak eta oligarkien interesak defenditzen dituztenak. Ez dago ezkerreko alderdirik eta jazarpen poliziala etengabea da.
.
Guzti hau kontutan hartuta nik ere boikota egingo diet Sochiko jokei: ez naiz eskiatzera joango. Horretaz gain ez dut berriro entsaladilla rusa jango eta apalategian dauzkadan matrioskak zaramara botako ditut.
.
Eta gure demokraziara etorrita:
.
Hemen Euskal Herria, Korsika, Katalunia edota Bretainiaren, adibidez, autodeterminazio eskubidea bermatuta dago.
.
Ez dute inoiz alderdi eta erakunde independentistak ilegalizatu eta beren kideak ehunka kartzelara sartu.
.
Ez dute inoiz komunikabideak itxi eta kazetariak bahitu haien kartzeletan.
.
Hemen ez dute inor torturatu ezta desagertu ere.
.
Hemen beti betetzen dituzte haien legeak eta Gobernu eta epaileen botere arteko independentzia erabatekoa da. Eta noski, ez dago ustelkeriarik.
.
Ze zorte ona daukagun memokrazia batean bizi garenok !!
Errusiaren lotsaizunak aireratzeak ez du zertan besteren basakeriarik zuritu. Nik dakidala hainbeste boikot edo salaketa dabil Israel, Saudi Arabia, Katar, Iran eta abarren kontra, eta zer esanik ez AEB ahalguztidunen kontra. BAINA BERRIA SOCHIN EGITEN ARI DEN ZARRASTALKERIAZ ARI ZEN!
Bai, noski, ados nago.
Kontua da Errusia eta apartheideko Hego Afrika maila berean jarri dituzula. Ziur ez duzula gauza bera egiten Estatu Batuekin edota Europar Batasunarekin, haien eskuetan odola mila aldiz gehiago izanda. Erregimena deitzen diozu Estatu Batuakekoari edota Espainia, Frantzia edo Ingalaterrakoari? Edo haien sarraskiak beste kontinentetan egitea demokratikoagoa da? Hemen dauden bazterketak eta errepresioak jatorragoak ote dira Hego Afrikarekin ez konparatzeko?
.
Errusian “ustelkeria, kazetarien eta opositoreen triskantza, minoria sexualen eskubide urraketa, botere exekutiboaren eta judizialaren arteko banaketa eza …. eskubide zibilen murrizketa” eta abar aipatu dituzu Sochineko Jokoei (Apartheideko Hego Afrikarekin bezala) boikota eskatzeko. Ez dut inoiz hala arrazonamendurik entzun Mendebaleko Estatuetan Joko Olinpikoak egin direnean. Ah, gu demokrazian bizi gara eta !
.
Oso urrunera joaten zarete, Europar Batasuna eta Estatu Batuetako lehiakide diren Estatuetaraino, demokrazia eta boikota eske, hemengo botere eta komunikabideek gero eta ozenago markatzen ari diren bidetik, hain zuzen ere.
Bego. Errusiak eta AEBek bezainbesteko inperialismoa eta agintekeria darabilte. Ez dute merezi ez batak ez besteek gure aldetik ezelako onespenik. Eta behin demokratografoa abian jarrita, zein litzateke gure oniritzia mereziko lukeen estatua??
Ba, begira ez nago ados honekin: “Errusiak eta AEBek bezainbesteko inperialismoa ….. darabilte”
.
Batetik Europar Batasunaren inperialismoa ere aipatu dut. AEB ez dira bakarrik egon haien inbasio eta erasoetan.
.
Bestetik Kaukason Errusiak tsarren garaietatik zapalketa nazionala egiten duela uste dut baina AEB eta EBren inperialismoaren mailatik oso urrun dago. Ez da Errusia kontinente guztietan inbasio eta eraso militarrak gauzatu duena, base militarrak planeta osoan zehar zabalduta, milioika gizaki sarraskitzen, Estatu burujabeak suntsitzen eta haien aberastasuna lapurtzen; Irak, Afganistan, Libia, Mali, Afrika Erdiko Errepublika, Siria … Balantze kuantitatiboa eginez gero uste dut ezin dela esan Errusia eta AEB+EBren inperialismoa bezainbestekoa dela, ezta urrundik ere.
.
Diozu: “Ez dute merezi ez batak ez besteek gure aldetik ezelako onespenik”.
Bueno, segun: Txetxenian eta Kaukason Errusiaren zapalketa kritikatzen dut, Sirian egin dutena txalotzen dut.
.
Galdetzen duzu: “..demokratografoa abian jarrita, zein litzateke gure oniritzia mereziko lukeen estatua??” Uste dut nire oniritzia ez duela inork behar, baina askatasuna eta inperialismoari dagokionez nork inbaditzen duen eta nor defenditzen den da argitzen saiatzen naizen lehenengo kontua. Horren arabera kokatzen naiz. Agian ez dut gustukoa izango inbadituaren izaera, baina oso garbi daukat erasoa burutzen duten inperialisten aurka egongo naizela.