Kobazuloen erreflexua
Kobazuloen erreflexua –
Giecoren “Memoria” abestiak “ futbolak dena jan zuenean izan zen” esaten du. Normalean, futbolaren berriek besteak estaltzen dituzte. Horregatik, asteburuan Libertadores txapelketarekin gertatu zena dakizuela ziur nago. Normalean, futbolaren berriak telebistan agertzen dira, eta azkar zabaltzen dira.
G20 gailurra Buenos Airesen izango denez, Boca-Riverren segurtasun operatiboarekin gertatu zenari buruz hitz egin nezake. Hala ere, ez dut nahi hori egin; berriro, futbolak dena jaten duelako.
Badakit gertatu zena inportantea dela; baina, zer estaltzen du? Telebistan, Bocako jokalari batek duen zauriari buruz hitz egiten dute. Baina ez dute Rodolfo Orellana, Marcos Soria eta Oscar Camposi buruz hitz egiten.
Lehenengoa Confederación de Trabajadores de la Economía Popularreko (CTEP) militantea izan zen. Ostegunean, Ciudad Evitan CTEP mugimendu bat egiten ari zen, lurrak hartzen. Egun horretan, tiro batek Rodolfo Orellana hil egin zuen. Hasieran, poliziak arma zuriarekin hil egin zutela esan zuen; gainera, bi talderen artean liskarrak zeuden. Halere, lekukoek poliziak egin zuela esaten dute. Izan ere, autopsiak tiro batek hil zuela egiaztatzen zuen.
Bestea, Marcos Soria ere CTEPeko militantea izan zen. Angelelli auzoan poliziarengandik ihesi zebilen; ondoren, hil egin zuten tiro batekin. Bere kidea, Oscar Campos, atxilotu zuten; orain arte, leku ezezagunen batean dago. Córdobako komunikabideek lapurrak zirela esaten dute eta, horregatik zeukatela polizia segika.