Kataluniako alderdi abertzale eta “xenofoboa”ren arrakasta (Aliança Catalana)

Kataluniako alderdi abertzale eta “xenofoboa”ren arrakasta (Aliança Catalana) –

Kataluniako alderdi abertzale eta “xenofoboa”ren arrakasta (Aliança Catalana)

Kataluniako independentzia zaleak ezkerraren blokean sartu ohi dira. Eskumako alderdi edo espektro ideologikokoak ere badaude, baina “eskuin muturra” unionistekin lotu izan da.

Hala ere, duela 4 urte Ripoll herrian Front Nacional de Catalunya aurkeztu zen. Zinegotzi bakarra lortu zuen (Silvia Orriols). 2023ko hauteskundeetan, ordea, Silvia Orriols-ek igoera handia izan zuen alderdi berri baten bidez (Aliança Catalana). Zinegotzi 1etik 6 izatera igaro da (botoen %31). Nahiz eta gehiengo absolutua ez ukan, gainontzeko alderdiek (ERC, Junts, CUP, PSC eta 2 alderdi lokal gehiagok) ez dute bat egin berau baztertzeko, Junts-ek bere hautagariaren alde bozkatu zuen eta. Hortaz, Orriols-ek alkatetza eskuratu du.

Ripoll Girona probintzian dago. Kataluniako probintzia independentistena, kataluniera gehien erabiltzen den lurraldean dago eta 10.000 biztanletik gora ditu. Hau da, EHn Gipuzkoako Azkoitia bezalako herrixka bat. Baina, herri horretan jatorri musulmaneko biztanleria %10a da.

Aliança Catalana deituriko alderdiaren buru nagusia Ripoll-eko alkatea da, aipatutako Silvia Orriols. Bere pentsamenduaren arabera, atzerritarren etorrera handiak kolokan jartzen du Kataluniako nortasuna, hizkuntza eta segurtasuna. Diru-laguntzen banaketa ere kritikatu du: “Diru-laguntza ematen diete, baina ez dute begiratzen ea beren herrialdean jabetzarik duten. Hori ez da bidezkoa.”

Inor ez da ausartzen immigrazioaren gaia heltzen eta are gutxiago kritikatzera, “eskuin muturra” deiturikoek izan ezik. Badago Espainia aldean, hala ere, ezkerreko talde bat immigrazioaren aurkakoa (Frente Obrero). Aliança Catalanak ez du baina, bere burua eskuin muturrekotzat. Katalanaren eta independentziaren defendatzaile amorratutzat bai ordea.

Vilaweb orrialdean Vicent Partal-en artikulua ACren aurka eta irakurleen iruzkinak:

Lotura gehiago:

Hurrengo urratsa Kataluniako Parlamentura aurkeztea da. Egingo al dute?

Kataluniako alderdi abertzale eta “xenofoboa”ren arrakasta (Aliança Catalana)

9 pentsamendu “Kataluniako alderdi abertzale eta “xenofoboa”ren arrakasta (Aliança Catalana)”-ri buruz

  • Xenofilofoboa naiz.

  • Euskaraz katalana, frantsesa, ingelesa eta gaztelania ibiltzen dira. Bai hizkuntzak bai jendea izendatzeko. Gaztelera, katalanera, ingelera eta abar ,z,zluze bat? Ez dira euskara.

  • Alderdi abertzale bat behar dugu ere Euskal Herrian.

  • “Inor ez da ausartzen immigrazioaren gaia heltzen eta are gutxiago kritikatzera, “eskuin muturra” deiturikoek izan ezik.” Ba bai, egia da. Kontua da xenofobia, eskuin muturrra, faxismoa eta kontzeptu asko nahastu egiten direla.

    Atzo bertan, Bilboko jaietan, hiru mairu nerabe lapur itxura nabariekin ikusi nituen txosnetan. Otsoen moduan begiratzen, ia ahulen edo despistaturen bat ikusten bazuten.

    Jakina ni ez nintzen kontuari erreparatu nion bakarra eta inork ez zien ezer esan ez egin. Beno, ni bai. Mairuetako bati begira geratu nintzen. Bera momentu berean konturatu zen ni nekienaz: “badaki nik dakidala” pentsatu nuen. Ez zen lotsatu ez eta aztoratu, “lanean” zegoen. Zer esan nahi dut honekin? Ba berton bizi diren familiarik gabeko nerabe marokiar gehienak ez datozela lan “normalak” egitera eta askok dakigula.

    Bestalde, kanpotik datozen guztiek ikasten duten hizkuntza derrigorrezko hizkuntza da (hau da, gaztelania) eta beraz Azkoitiara %10 marokiar (edo errusiar, edo galiziar, edo…) baldin badoaz, gaztelania ikasi eta egingo dute eta Azkoitiako kalean erderak pisu nabaria hartuko du oso epe motzean (eta ez %10 bakarrik), zalantza barik. Beraiekiko harremana Erresumaren hizkuntzan egingo da lehenengo urteetan eta Azkoitiako euskarako kale erabilerak atzerakada handia izango du oso epe laburrean eta abiadura handian.

    Eta bai, inmigrazioaren gaiari heldu behar diogu. Eta ez bakarrik marokiarrena edo Europatik kanpokoena. Espainarren eta frantziarren inmigrazioa eztabaidatu beharko genuke. Eta hori xenofobia bada, ba xenofobia izan dadila. Hori bai, xenofobia kutsu handirik ez luke izan behar euskaldunen zati izugarri handi batek (ni barne) Euskal Herritik kanpoko arbaso hurbilak ditugunean.

  • Benat Castorene 2023-08-20 21:09

    Gaur, jendeen lekualdatze masiboen garaian, komunitateak oro dilema baten aurrean daude. Eta libre direnean bederen erantzun ahal izan beharko diete ondoko galdera hauei:
    Legitimoa ote da bere izaitean edo zibilzazioan lehentasunez bizitzen jarraitu nahi izaitea bere herrian? eta horretako neurri murrizgarri eta hertsagarriak hartzea?
    Ala komunitate horrek lehentasunez obeditu behar die langile behar premia ekonomikoari edo balore unibertsal bati zeinek eskatuko baitiote, zer gerta ere, errezebitzea bere herrian lan egin eta hobeki bizitzeko instalatu nahi duen oro?
    Seguraz ere, hau izango da XXI.mendeko dilema handi bat., komunitate bakoitzak ahal bezala konponduko duena.ala…konponduko ez duena.

  • Horixe bera da, Beñat, herri ttipi guztiek egungo mundu globalizatuan afrontatu beharreko dema. Gauza da beti gabiltzala “denak ala inor ez, dena ala ezer ez” kontsigna horretan katigaturik.
    Gauza batzuk erdiesteko beste batzuk atzean utzi behar dira halabeharrez.

    Gure herri honen bizirautea ez da soilik aspektu demografikoetara mugatzen noski, ez baita populuen aldaketa daukagun erauntsi bakarra. Kezkagarriagoa zait gure nazio bezala gotortzeko ezgaitasuna, desnazionalizatze prozesua, inperialismo kulturalaren limurtzeak eta erosotasunak. Herri batek nahikoa kualitate eta kalitate baditu ez du besteekin nahas-mahasean ibiltzeko beharrik.
    Estatu aparatu edo baliokiderik gabe ez dago asko egiterik.

    JARRAITUKO DU (agian, denboraz estu nabil)

  • Benat Castorene 2023-08-24 15:52

    “[…]desnazionalizatze prozesua […]” baino erabiliko nuke “deskomunitatetze prozesua”.Izan ere, hau da gure garaiko nihilismo filosofikoaren azken “aurrerapena”..
    Estatu batek babesten ez dituen .komunitateak dira azken biktimak.

  • Agian biak erabili genitzake, ez baitira edo ez lukete zertan sinonimo izan.

    Egia da, bestalde, errealitatea den modukoa dela eta geu garela geure hitz eta kontzeptuen maizter; hala, desnaziotze prozesua eta deskomunitatetze prozesua errealitate bakar eta oso baten geure ikuspuntua dira eta, seguraski, zeuk aipatzen duzun deskomunitatetze prozesua eta desnaziotze prozesua oso hurbil daudela praktikan teoria gorabehera.

    Ez nuke metaforak daukan mugan jauzi nahi, baina, matrioska bat bailitzan, edo matriosken erakusleiho anitza bailiran, ez al da (dira) komunitatea(k) nazioaren baitan sartzen eta honen osotasuna eta barnea eratzen? Halaber, gizabanakoa ez al da komunitatearen baitan sartzen eta honen osotasuna eta barnea eratzen? Beraz, aspektu indibidualen endekatzeak komunitateen endekatzea dakar eta komunitateen endekatzea nazio endekatzea. Eta alderantziz baita ere, eta horizontalki, eta bertikalki… Dimentsio multipledunen eraginpean bizi baita gure herria.

    Ez dut zeuk aipatutako nihilismoaren inguruko aipamena ulertzen, Beñat. Zein da “aurrerapen” hori? Oinarria aurkitu ezinik gabiltzala, agian?

    Izan ongi.

  • Benat Castorene 2023-08-25 22:13

    Nahiz esan nahi duguna hurbil izango den, senez deskomunitatze erabili nahiago izan dut zeren ez baitut uste alde honetan nazio bat osatzeko sentimentua izan dugunik sekula, euskal komunitate bat ordea dudarik gabe.
    Oraindik ere, inbasioagatik eta dakarren gure akulturazioagatik, komunitate iragan horren nostalgia nabarmen sendi da.
    Baina gure komunitatea, beti tipia izan dena, desintegratu da lehenik zapalkuntza politikoagatik baita ere honek berarekin garaiatzen duen eta buruan sartu digun nihilismoagatik.
    Beraz enetzat nihilismoa da 1789 ko iraultzaren inguruan sortutako filosofia bat zeinaren araberan iraganeko guzia, komunitate, hizkuntza antolakuntza, familia erlijio eta abar zaharkeriak eta oztopoak baitira “aurrerapena”ren bidean.
    Ez ote ziren bizimodua eta giza harremanak hobetzen ahal komunitatea suntsitu gabe?.
    Azkenean nihilismoak bidea preparatu die ezagutu ditugun estatu totalitarismoei eta gaurko merkatu globalizatuaren erreinuari.
    Gertatzen da justu Albert Camus-en “L’homme révolté” testua entseiatzen naizela itzultzen eta luze zabalean nihilismoaz aritzen da.
    Adeitasunez.