Katalunia estatu bihurtzeko hiru bideak
Vilaweb kataluniar webguneko zuzendariak, Vicent Partalek, estatu berria izateko hiru bideak aztertu eta azaldu ditu. Hiruren laburpena eta bideoa duzu ondoan.
“Gakoa ez da erreferenduma, parlamentuaren independentzia aldarrikapena baizik. Erreferendumak zilegitasuna ematen dio parlamentuaren aldarrikapenari”
Kataluniako Parlamentuak bere subiranotasun politikoa eta juridikoa aitortu zuen joan zen astean. Espainiako konstituzioa urratuz, subjektu izaera eman dio bere buruari parlamentuak. Behin pausu hori eginda, Kataluniak independentzia aldarrikapena egiteari zilegitasun juridiko bat eman zaio.
Vicent Partal, Vilaweb-eko zuzendariak, gaur egun estatu bihurtzeko zabalik dauden hiru bide posibleak azaldu ditu. Labur,
1. Errazena baina nekez gertatuko dena. Espainiak adosten du Kataluniak galdeketa bat egitea, eta herritarrek hala erabakiz gero, parlamentuak independentzia aldarrikatuko luke.
2. Galdeketa egiten uzten du Espainiak. Hala ere, ez du onartzen emaitza ezta parlamentuak eginiko independentziaren aldarrikapena. Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian ebatziko litzateke auzia (Kosovoren kasua).
3. Erreferenduma galarazten du Espainiak, neurri guztiekin, autonomia deusestatzea barne. Orduan, egungo parlamentuak independentzia aldarrikapen aldebakarrekoa egingo luke, eta gero galdeketa. Espainiak ez balu egoera onartuko Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak luke azken hitza.
Erabakitzeko eskubidearen iruzurra ondo azalduta.Kataluniari buruzko hausnarketa oso, oso interesgarria.
http://t.co/opm4LYOr