Katalanen egoera animikoaz

Katalanen egoera animikoaz –

Zein egoera animikorekin hurbilduko dira gaur katalanak hautestontzietara?

Ezintasun sentipena da nagusi, eta horren ondoren ernegua, itxaropena eta tristezia dira, egun, katalanen aldarte nagusiak.

Katalanen egoera animikoaz

Emaitzak ekologia emozionala ikertzen duen institutu batek eman ditu, alderdi guztietako hautesleekin azaroan zehar egindako azterketaren ondoren. Galdera zuzena egin zieten ikerketan parte hartu duten 614 herritarrei: “Zein sentipen eragiten dizu egungo egoera politikoak?”, eta hamar emozio eman zizkieten gero aukeran, beldurretik hasi eta pozarekin bukatu.

Galdera erantzun duen %20ak ezintasuna hautatu du aukera posible guztien artean, ernegua %14ak, itxaropena %13ak eta tristezia %12ak. Gainontzeko %41ak beldurra, ilusioa, atsekabea, frustrazioa, konfidantza edo poza agertu du.

Maria Mercè Conangla, institutoko psikologoaren arabera, nagusi den “ezintasuna” egoera kontrolaezina zaigula sentitzen dugunean agertzen da. “Egoera ezin dugula kontralatu sentitzeak ezinegona eta estres handia sortzen du”, eta honek jendartean ditugun harremanei eragiten die; “suminkorrago gaude”. Egoera honi buelta emateko, beti ere Conanglaren aburuz, “aldatu beharra dugu `ezin dut´sentipen hori, eta egoerak ematen digun edozein ertz baliatu `ahal dut´ esateko; pausu txikiak garrantzitsuak baitira ezintasun sentipena jeitsi eta itxaropena piztu dadin”.

Bide horretan, eta Institut de Recerca en Ecologia Emocional i Creixement Personal erakundeak dioenez, beharrezkoak dira gidaritza zintzoa emango duten politikariak, itxaropena indartuko dutenak. “Jendarteak, bere utopiaren bidean eta bere idealei erantzunez, posible direnak nahi ditu, helburu egingarriak”. Erraza da esaten.

Katalanen egoera animikoaz

Zer duzu buruan “Katalanen egoera animikoaz”-ri buruz