[Azken inkesta]: Independentistak gehiengotik hurbil

[Azken inkesta]: Independentistak gehiengotik hurbil –

Gaurko hauteskundeei begira, alderdi bakoitzak badu azken uneko inkestaren bat kanpainako txostenean, eta guregana ere iristen dira, “kanpoko” edo atzerriko hedabideek argitaratu eta etxeko leihorik zabalenean, interneten jasotzen baititugu. Alta, Espainiako legeen arabera debekatua dago abenduaren 15etik aurrera hautesleen asmoak jasotzen dituzten inkestak argitaratzea; zentzurik bako kontua, aro digitalean.

Eskoziako independentziaren aldeko The National komunikabideak, esaterako, Kataluniako hauteskundeen emaitzei buruzko inkesta bat argitaratu du egunera azken sei egunetan -egunero mila elkarrizketa inguru eginda-, besteak beste elnacional.cat atarian ere jaso dituztenak.

Azkenak hauxe dio:

 

[Azken inkesta]: Independentistak gehiengotik hurbil

Gaur goizean goiz argitaratutako inkestaren arabera, independentziaren aldeko alderdiek gehiengo osoa manten lezakete aurreikusi daitezkeen egoera gehienetan. Alta, hausnarketa egunaren ondotik beraien aldeko joerak apur bat behera egin du, eta 67-70 jesarleku inguru lortuko dituztela aurreikusten da (azken aurreko inkestan 69-73 artean zeuden). Gogoratu, irakurle, gehiengorako 68 direla beharrezkoak.

Alderdi independentistek bozken %47,68 lortuko lituzkete azken inkestaren arabera, eta Espainiaren batasunaren aldekoek, berriz, %43.41 (54-59 jesarleku inguru); Catalunya En Comu alderdia kanpo utzita bi bloke nagusietatik kanpo utzita, beti ere.

Parte hartzeari dagokionez, altua espero da, %80tik gorakoa, eta oraindik zalantzan direnen kopurua %25 ingurukoa izan daiteke.

.

Ciutadans, bozkatuena

Ines Arrimadasen alderdi unionista izango litzateke alderdirik bozkatuena; bozken %22.54arekin, 29-32 jesarleku lortuko lituzke (azken sei egunetako iragarpenik baxuena, hala ere).

Kartzelaratua duten Oriol Junquerasen ERC-ek, azken inkesta honen arabera, Parlament-en alderdi nagusiena izateko aukerak mantenduko ditu bigarren bozkatuena izanda ere, 30-31 eserlekurekin. Erbestean den Carles Puigdemont president-aren JuntsxCat alderdiak, bozken %19.97arekin 29-30 jesarleku lortuko lituzke.

Miquel Icetaren PSC-k emaitzak hobetzen ditu, laugarren tokian jarraitzen duen arren. Aurreikuspenek bozken %14.88 eta 19-21 jesarleku ematen dizkiete.

Bosgarren tokian Catalunya En Comú-Podem-ek aurrea hartuko lioke CUP alderdiari azken inkesta honen arabera. Xabier Doménech-en alderdiak 10 jesarleku lortuko lituzke (azken egunetako aurreikuspen hoberena), eta Carles Rieraren alderdiak, aldiz, bozken %6.15arekin 8-9 jesarleku.

Zerrendaburuetan azkena Xavier García Albiol da; PP-k 6 jesarleku lortuko lituzke.

[Azken inkesta]: Independentistak gehiengotik hurbil

 

 

 

A21Kat#, aurreikuspena, hauteskundeak, inkesta, Katalunia, The National
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude