Kanadak oinarrizko errenta probatuko du

Kanadak oinarrizko errenta probatuko du-

Adi egon Joxe Aranzabalek Faroa blogean ezagutarazi digun berriari…

Datorren maiatzean hasita, eta hiru urtez, Ontarioko gobernuak 150 milioi dolar jarriko ditu, probatzeko ea oinarrizko errentak balio duen pobrezia desagerrarazteko.

Kanadak oinarrizko errenta probatuko duEsperimentua hiru hiritan egingo da, Ontarioko probintzian bertan: Thunder Bay, Hamilton eta Lindsay. Hiru komunitate horietan 4.000 lagun aukeratuko dira aliritzian, eta, hiru urtez, ziurtatuko zaie gutxieneko errenta bat, beste barik. Norbanakoak jasoko ditu 16.989 dolar urtean. Bi ume dauzkaten bikoteek, berriz, 33.979 dolar.

Ontarioko gobernuak gauzak egin ahala ebaluatuko du proiektua. Eta hiru urte igarotakoan, erabakiko du zabalduko duen probintzia osora edo ez.

Hau ez da lehen aldia Kanadak probatzen duela oinarrizko errenta. Joan den mendeko 70. hamarkadan, Manitoba probintziak egin zuen antzeko esperimentu bat. Krisi ekonomiko batek pikutara bota zuen orduko hura.

.

Ez hain utopikoa

Utopía para realistas liburua irakurri aurretik, oinarrizko errenta unibertsala utopia hutsa iruditzen zitzaidan, baina Rutger Bregman ez dago bakarrik hori aldarrikatzen duenean. Europan aditu hauek ditu alde: Yanis Varoufakis, Benoit Hamon, Antonio Negri, Tim Berners-Lee eta Christopher Pissarides, besteak beste. Ipar Ameriketan, berriz, Elon Musk, Erik Olin, Dan Savage, Marc Andreessen, Sam Altman, Peter Diamandis, eta Edmonton eta Calgaryko alkateak, besteak beste. Desmond Tutu, Eduardo Suplicy, Varun Gandhi eta beste asko ere bai. Denek ere, pisuzko arrazoiak ematen dituzte oinarrizko errenta unibertsalaren alde, bitarteko ezin egokiagoa ikusten baituta probezia ezabatzeko.

Zorterik onena opa diot Ontarioko gobernuari proiektu honekin.

Kanadak oinarrizko errenta probatuko du

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.