Julian Assange: “AEBetako kartzela batera estraditatzen banaute, erail egingo naute”
Ellingham Halleko mantsioan dago egun Assange, Erresuma Batuan, lagun baten etxean. Eskumuturreko elektroniko bat darama eta egunero informe bat aurkeztu behar du. “Bakarrik konfinaturik egotea oso gogorra da, baina buruz oso gogorra naiz eta aurre egin diezaioket honi, noski, nire ohiko bizitzaren bukaera esan nahi du honek”.
Bere etorkizuna David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren esku jarri du, hark baitu AEBetara estraditatu ala ez erabakitzeko eskumena. “Politikoki ezinezkoa da Erresuma Batuak estraditatzea, vaina ikusteko dago salbuespen bat egingo duen ala ez”.
Presio publikoarengan du konfiantza Assangek, kaleko jendeak egin dezakeen presioak soilik urrutira dezakeela AEBetako kartzelatik eta ondorioz heriotzetik.
Otsailaren 7tik aitzinera aztertuko dute bere kasua Londresko gorteetan.
Jack Rubyren kasuarekin parekatu du berea Assangek, 1963an Lee Harvey Oswald, Kennedyren ustezko hiltzailea asasinatu zuenarekin, 1967an kartzelan minbiziaz zendu zena.
250.000 kable argitaratu dituztenetik, berak eta bere taldekideek heriotz mehatxu etengabeak jasan dituztela salatzen du.
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu. zuzeu said: Julian Assange: “AEBetako kartzela batera estraditatzen banaute, erail egingo naute”: https://zuzeu.eus/?p=20360 […]