Juan Carlos I-ak abdikatu egin du Felipe printzeari kargua uzteko asmoz
Juan Carlos I Espainiako erregeak abdikatu egin du 39 urtez karguari eutsi ostean. Arrazoiak azaltzeko prentsaurrekoa emango du. Horrenbestez, Felipe de Borbón izango da Espainiar Estatuko errege berria. Hala iragarri berri du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak gaur goizeko 10:30tarako deitu duen adierazpen instituzionalaren bitartez. Ez-ohiko iragarpena izan da: goiz-goizetik estatuko kazetariak harritu ditu presidentearen deialdiak. Rajoyren hitzek hainbaten susmoak baieztatu dituzte.
Puta bat beste bategatik aldatuko degu. Erregetza jarraituko du beraz….
Sugar mesedez, putek hori baino errespetu handiagoa merezi dute!