Mintzalagunen 20. urteurren ekitaldia

Mintzalagunen 20. urteurren ekitaldia

Mintzalagunen 20. urteurren ekitaldia

Mintzalagunen egitasmoa xume-xume hasi zen duela 20 ikasturte Donostian 12 lagunekin eta 20 urte eta gero 200 lagun ditugu astero Donostiako kaleetan zehar euskaraz barra-barra hizketan. Donostian ekimena abiatu zenetik Euskal Herrira zabaldu da eta 70 herritan 6500 mintzalagun daude guztira euskara zabaltzen.

Mintzalaguna egitasmoak 20 urte bete dituela ospatzeko ikuskizun bat antolatzen ari gara ekainaren 20an arratsaldeko 20:00etan Egiako Kultur Etxeko Gasteszenan. Mintzalagunean ari diren eta aritu diren guztiei omenaldia egin nahi diegu/dizuegu eta mintzalagunez gain, euskaltzaleak ere gonbidatu nahi zaituztegu ekitaldira. Mintzalagunean oinarritutako 10 esketx umoretsu prestatu ditu Zurriola antzerki eskolak eta tartean, bertsoak, dantza, abestiak… ere izango dira.

Sarrera doan izango da baina aurrez izena eman behar da bagera@bagera.net helbidean edo 943467181 telefono zenbakian. Ondoren luntx bat izango da eta bertan parte hartu nahi izanez gero 5 euro ordaindu beharko da 30350092570920042476 kontuan izen abizenak jarriz ekainak 18 baino lehen.

Zorionak mintzalagunean ari eta aritu zareten guztioi eta eskerrik asko!!!!!!!

Mintzalagunen 20. urteurren ekitaldia