Josep Lluis Carod-Rovirak utzitakoak
“Azken liderra” deitura jarri zion Herrialde Kataluniarretako Ara egunkariak Josep Lluis Carod-Rovirari (Cambrils, 1952) ERC alderdia utzi ostean. Hizlari trebea eta Kataluniar izatearen eta hizkuntzaren defendatzaile sutsua izateak esan eta hika-mika gogoangarriak utzi ditu.
“Desartzear dagoen arraza politikoko” kidea omen da Josep Lluis Carod-Rovira. Hala azaldu zuen Ara egunkariak. Egunkari hori bera izan zen ordu batzuk lehenago berria zabaldu zuena: “Carod-Rovirak ERCko karrera politikoa amaitutzat jo du”. Gutun bidez jakinarazi zuen hori eta gorriak eta bi esan zituen haren kide politiko oihez.
1996tik 2008ra ERCko buru izan zen Carod-Rovira, baina PSCrekin eta ICVrekin batera gobernuan sartzearen esperimentuak etekin gutxi egin zizkion bai barrura bai kanpora begira. Batetik, proposamen izarra, estatutu berria, alegia, Espainiako Kongresuak eta Auzitegi Konstituzionalak hertsitu egin zuen bera. Bestetik, ERCko kideek, tartean Joan Puigcercosek, konfiantza ukatu zioten. Momentu honetan inoizko krisi larrienean da 1931an jaiotako alderdi errepublikarra. Generalitaterako 23 eserleku izatetik 10 izatera igaro zen. Azken udal hauteskundeetako porrotaren ondoren alderdi buru guztiek militanteen esku utzi dute haien kargua.
Kataluniako gaiez gain Espainian ere oihartzun mediatiko handia izan dute haren ekintza eta hitz askok.
Ezagunena ETArekin Perpinyanen egindako bilera. Komunikabideetara filtratu zuten bilera hura (gerora Aznar jo zuen informazio horren erantzule Salvados programan) eta Espainiatik egurra eman zioten. Hori dela etaConseller en cap kargua utzi zuen.
Espainiarrak sutu zituen hurrengo gaia argazki bat izan zen. Israelera egindako bisita batean Jesusek gurutzean zuen tankerako arantzadun koroa jantzi zuela eta. Elizak gogor egin zuen haren aurka.
Katalunia eta Espainiaren arteko gerra politikoa berriz lehertu zuena Carod Rovirak Madril 2012 olinpiar jokoei babesa ukatzea izan zen. Horren harira Espainian Cava edariaren aurkako boikot kanpaina hasi zen.
Josep Lluis Carod-Roviraren desagertze politikoa heldu den honetan interesgarria izan liteke harek esandakoei jaramon egitea.
Hemen Buenafuenterekin izandako elkarrizketa.
Hemen Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta emandako hitzaldia.
Arnaldo Otegiren askatasun eskaera.
Iaz Argian eskainitako elkarrizketa.
Berriari 2003an eskainitako elkarrizketa.