Sarrionandiaren elkarrizketa, elefantea ala arkakusoa?

Sarrionandiaren elkarrizketa, elefantea ala arkakusoa?

Sarrionandiaren elkarrizketa, elefantea ala arkakusoa?

Nola aukeratu titular edo lerroburu egokiena? Horixe genuen atzo arazo Darrieussecq/Sarrionandia elkarrizketa titulatzeko orduan. Elefante zuriarena aukeratu genuen, zuetako askok beste zerbait nahiago izan bazenuten ere. Batzuk nongotasuna, bestetzuk botere kontua… Guk zoologia hautatu genuen. Baina ez zegoen erraza. Ez horixe.

 

Gauza berak hamaika interpretazioeta izen ukan ditzake pertsonen eta testuinguruaren arabera. Beraz, zer lerroburu ipini atzokoa bezalako sarrera bati? Areago, nola titulatu gauza desberdin garrantzizko asko aipatzen dituen elkarrizketa? Zergatik aukeratu genuen “elefante zuria” Sarrionandiaren elkarrizketarentzat?

Auskalo.  Geuk ere ez dakigu oso xuxen esplikatzen.

Egia esatera, zoologiarekin ibili ginen korapilatuta, elefanteekin obsesionatuta, beste bat ere asko gustatu baitzitzaigun. Jean Arp-en aipamenaz ari gara, milimetroaz maitemindutako elefanteaz, alegia.

Zorionez ez ginen bakarrak izan titularra jartzeko lan horretan, beste batzuk ere, esan bezala, saiatu ziren eta twitterren, nork bere gustukoenari erreparatuta. Nabarienak aipatzekotan, hara hemen hiru:

  • @gantzarain Joseba Sarrionandia: “Botere harremanak alde askotatik dira ikaragarriak mundu osoan”.
  • @argia: “Derrigorrez espainiar izatea traumatikoa izan da”.
  • @berria: Joseba Sarrionandia: “Euskaldun izateak besteak bezalako egiten zaitu”…

Euskaltasuna, George Orwell, estatuak, elefanteak, armak, “moi je voulais”, gutxiengoak… Edozein izan zitekeen titularreko ohorezko gonbidatu.

Eta zuk, zer lerroburu aukeratuko zenukeen? Zeri emango zeniokeen aparteko azpimarra?

Sarrionandiaren elkarrizketa, elefantea ala arkakusoa?
joseba sarrionandia, kazetaritza, lerroburuak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Sarrionandiaren elkarrizketa, elefantea ala arkakusoa?”-ri buruz

  • Arantza San Sebastian

    “Niretzat idaztea bizi garen espaziontzian parte hartzea da” egokia iruditzen zait; badaude antzeko esanahia duten beste batzuk: “… hilik ez egotea”, “… pentsamendua eta oroimena antolatzeko era”, baina arruntagoak dira. Norabide berean interesgarria iruditu zait ere: “Idaztea… irudimen kontrafaktualeko ariketa da”, baina hiztegian begiratu beharko nuke ulertzeko.

    Beraz, azken honen alde egin dut hautua: “Euskaldun izatea homosexuala izatea bezala da”, nahiz eta testuingurutik aterata aztoratzaile xamarra izan … edo horregatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude