Jone Laspiur La Resistencia saioan
Jone Laspiur La Resistencia saioan –
Jone Laspiur aktore donostiarra egon da bart “LaResistencia” saioan, kontu ezberdinak kontatu eta Ane filma aurkezten. Jone Laspiur Gorosabel (Intxaurrondo, Donostia, 1995) aktore eta artista, Arte Ederretako ikasketak egina eta Koban musika taldean aritu da. 2020an estreinatu zen zinema eta telebista aktore, Ane, Akelarre filmetan eta Alardea seriean. Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian David Pérez Sañudoren Ane (Ane Is Missing) filmak. Zoom batez eta Urumea ibaiarekin hasi dute Jone eta David Broncanok solasaldia, wikipedian berria dela komentatu dute parrez eta euskaraz bakarrik dagoela antza, 2020ko izan duen arrakasta dela eta “besarme el coño” nola esaten den euskaraz … Beste euskaldunen topiko surrealista bat Grison-ekin, bi gitarra dituela, patinete-monopatin bat, etab. Solasaldia entretenigarria izan da, beste “estais forraos los vascos” topikoa, topikotxo askotxo bai, eta maskarila bat opari eman dionean une onenak agian, egunean bertan abisatu dutela saiora joateko kontatu duenean, bazkalorduan… Hemen elkarrizketa osoa ikusi nahi baduzu.
Jone Laspiur La Resistencia saioan
“Muxukatu iezadazue alua”. Jeniala Jone!